elkarlaneko robotika eibarko armeria eskola lh-ko ikastetxean

Espezializazio ikastaro honetako ikasleek elkarlaneko robotikako ekipamentu eta
aplikazioen muntaia, instalazioa, konfigurazioa eta programazioa burutzen dute.

Espezializaziorako sarbidea ematen duten zikloak:

  • Automatizazioa eta Robotika Industriala
  • Mekatronika Industriala
  • Mantentze-lan Elektronikoa
  • Telekomunikazio- eta Informatika-Sistemak
  • Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak

Espezializaziorako sarbidea ematen duten zikloak: Goi mailako heziketa zikloak

Kurtso mota: Elkarlaneko robotikaren espezializazioa.

Iraupena: Guztira 600 ordu izango ditu, horietatik %30-%40 enpresan burutuko da.

Formatua: prestakuntza arrunta edo Duala (prestakuntza eta lana integratuz).

Armeria Eskolak emandako espezializazioa

Laneratze-tasa ia erabatekoa

Lan-poltsa

Metodologia berritzaileak

Nazioartekotzeko bekak

Heziketa duala

Hauek dira, besteak beste, espezializazioan lantzen diren ekipoak eta teknologiak

  • ABB-ko GoFa CRB15000 elkarlanerako robota, 6 ardatz dituena eta 5kg. arteko kargak
    manipulatu ditzakeena, OmniCore C30 kontrolatzailearekin.

  • Universal Robots-eko UR3e elkarlanerako robota, 6 ardatz dituena eta 3kg. arteko
    kargak manipulatu ditzakeena.

  • Omron-eko LD-90 robot mugikor autonomoa (AMR), ikuskatu beharrik gabe inguruan
    mugitzeko gai dena, ekoizpen-planta edo biltegi baten barne logistika (intralogistika)
    simulatzeko.

  • OnRobot eta Schunk pintza kolaboratiboak, mota desberdinetako piezak hartu eta
    uzteko.

  • Cognex ikusmen artifizialeko kamara, robotari piezen kokapena eta itxurari buruzko
    informazioa bidaltzeko.

  • Omron eta Siemens PLC-ak, robotekin eta AMR-arekin komunikatzeko eta prozesu
    automatizatuen kontrola egiteko.

  • Siemens HMI-ak, prozesu automatizatuen kontrola eta gainbegiratzea burutzeko.

  • Elkarlaneko robotaren bidez Machine Tending aplikazio baten simulazioa.

  • Elkarlaneko robotaren bidez Conveyor Tracking aplikazio baten simulazioa.

Elkarlaneko robotikako proiektuak garatzea, beso robotikoetakoak zein robot mugikor autonomoetakoak, eta sistema horiek muntatzea, abian jartzea eta mantentzea, kalitate-, segurtasun-, irisgarritasun- eta ingurumenarekiko errespetu-irizpideak errespetatuz.

Irteera profesionalak

Titulu hau lortzen duten pertsonek produkzio-sektore guztietako enpresa publiko eta pribatuetan jardun ahal izango dute, elkarlaneko robotikarekin lotutako jardueren diseinuan, garapenean, muntaketan, mantentze-lanetan edo aholkularitzan.

  • Elkarlaneko robotika industrialeko sistemen muntaia gainbegiratzeko taldeko burua

  • Elkarlaneko robotika industrialeko sistemen mantentze-lanak gainbegiratzeko taldeko burua

  • Elkarlaneko robotika industrialeko sistemen proiektugilea

  • Elkarlaneko robotikako sistemak abian jartzeko teknikaria

  • Elkarlan robotika industrialeko programatzailea

Ikaskuntza-esparruakOrdutegia esleitzea
Elkarlaneko Robotika120 ordu
Konfigurazioa eta Programazioa280 ordu
Robot Mugikor Autonomoak120 ordu
Segurtasuna eta Mantenua80 ordu

Espezializazio kurtso honen iraupena 600 ordutakoa da, eta enpresan praktikak egiteko aukera izango duzu bi formatu hauetan: Dual Orokorra edo Dual Intentsiboa. Dual Orokorrean, kurtsoaren ordu totalen %25 eta %35 artean enpresan egiten dira, Dual Intentsiboan aldiz %35 eta %50 artean.

Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu

Zikloari buruzko argibide gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.