Fernando Romay, saskibaloi-jokalari ohia izango da gure gonbidatua Armeria Eskolako Elkarteko Batzarrean
Hemen da 2020ko Batzar Orokorra
Ohikoa den bezala, Martxoan Batzar Orokorra ospatuko dugu.
Aurten, iaz egin genuen bezala, bi ekitalditan ospatuko dugu: ostiralean, hilak 13, Batzar Nagusia, eta larunbatean, hilak 14, ikasle ohiak berriro elkartzeko ekitaldi ludiko eta jaieguna egingo dugu.
Hurrengo Martxoak 13an, Elkartearen Batzar Orokorra ospatuko dugu. Ez da izango bazkideen topagunea soilik, proiektuan parte hartu nahi duten guztiei zabalik egongo baita. Ekitaldia bazkide ez diren enpresa, instituzio, etab.-i ere zuzendua dago. Ekitaldiak helburu bikoitza du: alde batetik, 2019an egin diren proiektuen deskargua eta 2020rako aurreikusten direnak aurkeztea, eta bestalde, Elkarteko proiektuak hazteko eta sendotzeko behar diren konplizitateak erakartzea.
2020ko Batzar Orokorreko Programa
Ekitaldian Fernando Romay-ren konferentzia izango dugu, “El valor de la diferencia” izenburupean. Konferentziaren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiako Berrikuntza eta Internazionalizazio Zuzendaria den Jon Gurrutxaga-k ekitaldiari itxiera emango dio. Jardunaldiak, Networking-erako espazio batekin jarraituko du. Azken hau enpresek elkarri eragiteko aukera interesgarria izan daiteke, lunch-az disfrutatzen duten bitartean.
Elkarteak transformazioaren hauspo eta zabalik dagoen berrikuntza organo bezala funtzionatzen du, Armeria Eskolako lidergoa bultzatuz, talentua eta enpresentzat interesa duten proiektuak diseinatu, garatu eta kudeatzen dituen bitartean. Horretarako, besteak beste, enpresaren presentzia bultzatu da zuzendaritza organoetan, %66ko ordezkagarritasunarekin, hain zuzen ere. Gaur egun 63 enpresa bazkide ditugu (industrialak) eta guztira 10.946 langilek osatzen dute eta bestalde 5 entitate kolaboratzaile ditugu. Elkarlan honek Debabarrenako enpresen errealitatea zein den irudikatzen du.
2020an, gure helburua da, batetik, bazkideei balioa ematen jarraitzea, haien interesekoak izan daitezkeen hainbat proiekturen bidez, eta, bestetik, Armeria Eskolako proiektua bultzatzea.
Enpresak eta instituzioak bat eginda egotea ezinbestekoa da identifikatuta dauden proiektuak aurrera eramateko eta definitutako lan ildoen bitartez eskualdeko beharrei erantzuteko: bokazio teknologikoa sustatzea, Teknologia zaletasunaren sustapena, laneratzea, etengabeko prestakuntza, nazioartekotzea, talentua erakartzea eta leialtzea eta orientazio akademikoa, besteak beste.
Hori dela eta, Batzarra elkargune garrantzitsua da, bertan proiektuak eta elkartearen helburuak ezagutzera emango direlako. Horrez gain, parte hartzen duten eragile ezberdinen kontrastea eta konpromezua izango dugu.
Bestalde, martxoaren 14an, ikasle ohiak berriz elkartzeko ekitaldi informalagoa egingo dugu. Egun horretan, eskura dituzten zerbitzuak aurkezteaz gain, bisitaldi gidatu bat egingo zaie Armeria Eskolatik, ikasgela interaktibo berriei esker eskolak izan duen aldaketa ikusteko aukera izango dute, besteak beste. Ekitaldian zehar, 1970eko promozioko ikasle ohiei intsigniak eta diplomak emango dizkiegu eta 1995eko promozioko ikasle ohiei diplomak.
Ohikoa den bezala, ekitaldiari bukaera emateko Chalcha jatetxean bazkaria egingo da.
Bi ekitaldietara bertaratzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu!
Animatzen zara parte hartzera? Hemen eman dezakezu izena edo nahiago baduzu 943 20 32 44 telefonora deitu dezakezu.
Zure zain gaude!