Etxetik lanean IKT erramintak erabiliz. Lehen eguna.
Aurrez aurreko jarduerak etenda egon arren, irakasleon betebeharra da ikasleen hezkuntzarako eskubidea bermatzea, nahiz eta horretarako beste bitarteko batzuk erabili beharra izan. Hezkuntza eskubide hori bermatzeko, Armeria Eskolan honela jokatzea erabaki dugu:
- Ikasleekin egin beharreko jarduerak planifikatu eta planifikatutakoaren jarraipena egiteko, ziklo bakoitzeko irakasle taldeak astean bitan komunikatuko gara bideokonferentzia bidez.
- Lehen egunean, ikasleei funtzionamendu berria azaldu eta komunikazio kanalak zehaztuko dizkiegu.
- Ikasleei epe motzerako lanak bidali eta ahal bezain pronto zuzenduko zaizkie, ebidentzi guztiak jaso eta erregistratuko ditugularik.
- Ikasleekin egunero komunikatuko gara, lehentasuna bideokonferentziari emanez. Konexio honen helburua feedback-a jaso eta zalantzak argitzeko aukera zabaltzea da.
Jokabide horiek pasa den astean zehaztu genituen eta gaurtik aurrera aplikatuko dira. Adibide gisa, Automatismoak eta Robotika Industriala zikloko irakasleek gaur bertan egindako bideokonferentzia. Bertan erabaki dute hidraulikako kontzeptuak landu eta ariketak email bidez bidaltzea. Ikasleek egun bateko epea izango dute kontzeptuak landu eta erantzunak Jon Gisasola eta Manu Lopez irakasleei bidaltzeko. Hurrengo gaiak, elektroneumatika eta elektrohidraulika, moodle plataforma erabiliz landuko dira.
Bigarren adibidea irakasleon arteko bilerak dira, argazkian euskararen Bikain ziurtagiria ateratzeko egindako telekonferentzia.