Símbolo de Armeria Eskola

Eskolaren interesak defendatzea eta ahalik eta lanbide-heziketarik onena lortzea izan da betidanik Elkartearen xede nagusia

Azken urtetan Armeria Eskola Elkarteak aldaketa azpimarragarriak izan ditu

Aurkezpena

Armeria Eskolako Ikasle ohien Elkartea 1950.urtean sortu zen. Eskolaren interesak defendatzea eta ahalik eta lanbide-heziketarik onena lortzea izan dira betidanik Elkartearen helburu nagusiak. Elkarteak ekimen nagusitzat jotzen du eskolarekin lankidetzan aritzea garapen giza-industriala bultzatzeko, elkarte kideen laneratzea eta aurrerapen profesionala bultzatuz. Hala, Elkarteak ezinbestekotzat jotzen du inguruko eragile, erakunde eta enpresekin lankidetzan aritzea, ingurunearen garapen sozial eta industrialean laguntzeko eta gizarte moderno eta kohesionatua lortzeko.

Azken urteetan Elkarteak aldaketa azpimarragarriak izan ditu, horrela, 2017. Urtean enpresekiko harreman gertuagoa lortze aldera, enpresaren figura gehitzen da Elkarteko Zuzendaritza Batzordera. Urte hauetan enpresa bazkide kopuruan igoera oso handia ematen da 2020.urtean 63 bazkidetara iritsi garelarik.

Azpimarratzekoa da, 2018. urtean enpresak eskualdearen egoera sozio-ekonomikoagatik arduratuta Elkartearengana hurbiltzen dira bertako egitura eta dinamika egokiaz baliatuz ekimen berri bat martxan jartzeko asmoarekin. Elkartearen aldetik, ekimen hau martxan jartzeko beharrezko proiektuak diseinatu eta gauzatu ziren. Guzti hau LEHIAGUNE bezala ezaguna izan da.

Lehiagune ekimenaren dimentsio eta garrantziak nortasun juridiko propio eta independente bat bereganatzera eramaten du, gaur egun Basque Precision Technology District (BPTD) Elkartea bezala ezaguna. Prozesu guzti honetan, Armeria Eskola Elkartearen ekarpena oso garrantzitsua izan da.

Estrategia

2017. urtean izandako hausnarketaren ondorioz, Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkarteak, baita ere ezaguna Armeria Eskola Elkartea (AEE) bezala, enpresa errealitatea eta eskolaren arteko harremana sakondu eta indartzeko erabakia hartzen du. Hortik aurrera, Armeria Eskola Elkarteak eraldatze-palanka edo berrikuntza-organo ireki gisa jardungo du, Armeria Eskolaren lidergoa eta eragin sozioekonomikoa bultzatuz. Aldi berean, enpresak interesgarritzat jotzen duten proiektuak zuzendu eta gauzatuko ditu.

Elkartearen erronka garrantzitsuenetakoa aukera berriak bilatzea, garatzea eta transferitzea da, Armeria Eskolak enpresa-ingurunean duen kokapena indartzeko. Egungo testuinguruan (belaunaldi-aldaketa, aldaketaren abiadura globala, espiritu ekintzailearen galera, ikasketa eta titulazioen egokitzapena, lankidetzan aritzeko moduak, etab.), hezkuntza-ingurunea, oro har, eta Armeria Eskolakoa, bereziki, arina eta berritzailea izan behar da, premia berrietara egokitzeko eta erantzuteko eta merkatuan erreferente izateko. Hau guztia lortzeko, AEEn hainbat eragileren arteko koordinazioan lan egiten dugu, hau da, ekosistemaren funtzionamenduari heltzen diogu.

Ekosistema hau honela dugu osatuta: Gizartearen ordezkari diren ikasle ohiak, inguruko enpresa-sarearen ordezkari diren enpresa bazkideak, eragile, erakunde eta organismo publiko/pribatuen ordezkari diren bazkide sozio-kolaboratzaileak eta Armeria Eskola.

Horretarako, lidergoa eta autonomia dituen Zuzendaritza Batzorde bat dugu, non  enpresa-ordezkaritza % 66koa den.

Zuzendaritza Batzordea

Nati Junta

Natividad García Presidentea

Ikasle-ohia

carlos-abad-2

Carlos Abad Idazkaria

Ikasle-ohia

Borja Garate Junta

Borja Garate Metrologia SARIKI

Enpresa

maider-aizpuru

Maider Aizpuru BIELE

Enpresa

jose-iraolagoitia

José Iraolagoitia MICRODECO

Enpresa

alex-bengoa

Alex Bengoa TEKNIKER

Enpresa

Gustavo Lascurain Junta

Gustavo Lascurain EGILE

Enpresa

Javier Larrabeiti Junta

Javier Larrabeiti ETXETAR

Enpresa

Oscar Vazquez Junta

Oscar Vázquez JAZ ZUBIAURRE

Enpresa

emiliano-garcia

Emiliano Garcia IBERMÁTICA

Enpresa

imanol

Imanol Urreisti ARMERIA ESKOLA

Zuzendaria

aitor-orbegozo

Aitor Orbegozo ARMERIA ESKOLA

Zuzendaritza-taldea

Elkartea

Zenbakitan

icono-maleta
63
ENPRESA
BAZKIDE
icono-handshake2
5
BAZKIDE
LAGUNTZAILE
icono-alumnos
866
IKASLE-OHI
BAZKIDE
icono-gestion-de-documentos
13
PROIEKTU MARTXAN

Harremana eta kokapena

Bazkideak

Gaur egun, Armeria Eskolako Elkarteak (AEE) 866 ikasle ohi ditu bazkidetuta. Gainera, industrialak diren 63 enpresa bazkide ditu, eskualdeko 10900 langileren ordezkaritza suposatzen dutelarik, eta, azkenik, 5 erakunde-laguntzaile. Lankidetza guzti honek Debabarrena eskualdeko enpresa-errealitatearen adierazgarritasun handia ematen digu.

800 ikasle ohi baino gehiago ditugu, eta horiei laguntzen diegu beren ibilbide profesionalean, Armeria Eskolan ikasketak amaitu ondoren.

Zerbitzuak

Armeria Eskolako Elkartetik egunero egiten dugu lan gure enpresa bazkideen beharrak identifikatuta edukitzeko eta, horrela, erantzun arina emateko. Horri esker, konfiantzazko eta hurbiltasunezko harremana sortu dugu guztiekin. Hauen eskaeretara etengabe egokitzeko eta talentu-prestakuntzaren arloan balioa emango dieten zerbitzuak eskaintzeko gaitasuna dugu.

Zerbitzuak

  • Enpresa networkinga.

  • Erakundeen deialdiei eta programei buruzko informazioa eta aholkularitza.

  • Bitartekaritza lana entitate eta erakunde desberdinekin.

  • Diru laguntzen tramitazioa.

  • Kudeaketa organoetan edota Zuzendaritza Batzordean parte hartzeko aukera.

  • Zuzendaritza Batzordean hartutako gaiei eta erabakiei buruzko informazioa.

  • Proiektuetan lortutako emaitzetan aktiboki parte hartzea eta onura ateratzea.

  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera, hainbat gairi dagokienez (nazioartekotzea, ekintzailetza, teknologia, etab.).

  • Lehentasunezko tratamendua:

    • Lantokiko Prestakuntzako praktiketan ikasleak hartzean.
    • Ikasleak formatu DUALean hartzean.
    • Lan poltsa.
    • Espazioak alokatzean.
    • Berrikuntza proiektuetan.
    • Espezializazio programetan.
  • Pertsonen prestakuntza bikaintasuna bilatzen duen proiektu bati euskarria ematea, eta horrela, ingurunearen garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzea.

  • Eskualdean formakuntzaren arloan dagoen ekosistema bakarraren parte izatea.

Armeria Eskolako Elkartetik harreman zuzena dugu gure ikasle ohiekin, eta hurbiletik laguntzen diegu ibilbide profesional osoan, Armeria Eskolan ikasketak amaitu ondoren. Ikasle ohiaren profila oso desberdina denez adin tarteari dagokionez, zerbitzu desberdinak eskaintzen ditugu, bakoitzari balioa emateko.

Zerbitzuak

  • Lan-poltsa

    Elkarteak lan eskaintza bat baino gehiago jasotzen du egunean enpresen aldetik. Bazkidea izateagatik lehentasuna izango duzu gure lan poltsan.

  • Enpresa Networkinga

    Bazkidea bazara, enpresa industrialak dauden AEE ekosistemaren parte izango zara. Gaur egun, 63 enpresa bazkide ditugu, eta hauekin harreman zuzena eta hurbila dugu.

  • Zuzendaritza karguetan eta lantaldeetan parte hartzeko aukera

    Elkarteak egiten dituen proiektu eta lantaldeetan eta erabakiak hartzerakoan aktiboki parte hartzeko aukera eskaintzen dizugu.

  • Enpresetara bisitak

    Inguruko enpresa industrialetara bisitak antolatzen ditugu, gertuagotik eta barrutik ezagutu dezazun nolakoa den hauen egunerokotasuna.

  • Jardunaldiei eta berriei buruzko informazioa.

    Azken berrien, antolatzen ditugun ekitaldi eta abarri buruzko informazio guztia bidaltzen dizugu, eta lehena zara jakiten.

  • Batzarrean harreman soziala.

    Urtean behin elkartearen batzarra egiten dugu. Topaketa honetan, enpresekin, ikasle ohiekin eta lankidetzan ari garen beste erakunde batzuekin bat egingo duzu. Bilera honetan, Elkartea lantzen ari den proiektuak ezagutu ahal izango dituzue, eta gainera, une horretan interesa duen gai batean aditua den norbaitek emango duen hitzaldiaz disfrutatu ahal izango duzue.

  • Eskaintza eta deskontuak

    Eskaintzak edota deskontuak hainbat zerbitzu eta establezimendutan.

Proiektuak

AEE-n enpresen beharrei erantzuten dieten proiektuak diseinatu eta gauzatzen ditugu. Lan ildo ezberdinak identifikatu ditugu eta proiektu bakoitza horietako batean kokatuko da.

Steam Zaletasunak

STEAM ZALETASUNAK ekimenak 13 eta 14 urte bitarteko gazteen bokazio teknologikoa ezagutarazi eta bultzatu nahi du, sentsibilizazio ekintzen bidez, ikasleak enpresako lanpostura hurbilduz, eta baita titulazio horiek ematen dituzten prestakuntza zentroetara ere, azken hauek, enpresan bertan aztertutako lanpostu horietara sarbidea ematen baitute.

Proiektuaren lehen edizio honetan, Ermua BHIko DBHko 3. mailako 90 ikaslek, 7 enpresak eta 2 prestakuntza zentrok parte hartu dute.

Proiektuak oso balorazio positiboa jaso du. Ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan dute nolakoa den bisitatutako lanpostuetako langileen egunerokotasuna. Gainera, inguruko enpresak eta hurrengo ikasketak egin ditzaketen prestakuntza zentroak ezagutu dituzte.

Ekimen honen helburua gazteak diziplina hauetara modu dibertigarri eta praktikoan motibatzea da, talde lana, sormena eta ekintzailetza sustatuz.

Mota: Bokazio teknologikoa.

Laguntzailea: Ermuko Udala.

Arduraduna: Eider Vicente.

Parte-hartzaileak: ERMUA BHI, IDS, JAZ ZUBIAURRE, LARZEP, ORBEA, TEKNIKER, TENNECO, TVA, EHU EIBAR, ARMERIA ESKOLA.

Urtea: 2019.

Lehiagune

Debabarrena bailarako enpresari talde baten eskutik sortutako enpresa foroa da LEHIAGUNE. Eskualdeko enpresariak eurak izan ziren, bailarako adierazle sozioekonomikoen eboluzioaz kezkatuta, AEE-ra hurbildu zirenak beren kezka azaltzera. Aktiboki parte hartu nahi zuten ekonomia industrialaren iraunkortasuna eta hazkundea bermatzeko ekimenak eta proiektuak diseinatzen eta abian jartzen.

LEHIAGUNE-ren helburua eskualdeko enpresa industrialei ikusgarritasuna, ahotsa eta dimentsioa emango dien topagunea izatea da, haien ikuspuntuak bateratuko dituena eta gainontzeko lurralde eragileekin partekatzeko aukera emango duena, enpresen intereseko jarduera proposamenak bultzatu edota zuzentzeko helburuarekin eta:

  • Eskualdeko berezitasuna balioan jarriko duena.
  • Debabarreneko eta inguruko lurraldeetako ekonomiaren trakzioa bultzatuko duena.
  • Eskualdeko industria jardueraren hazkundea, lehiakortasuna eta iraunkortasuna erraztuko duena.

AEE-k gogoeta estrategikoan lagundu zien enpresei, helburuak ezartzen eta ekintza plan bat diseinatzen.

Mota: Enpresen arteko lankidetza.

Laguntzailea: Eibarko Udala.

Arduraduna: Leire Illarramendi.

Parte-hartzaileak: AEE-ko enpresa bazkideak.

Urtea: 2018.

Debabarrena Integra | Bat eginez

DEBABARRENA INTEGRA | BAT EGINEZ, 2007az geroztik bailara mailan kontsolidatuta dagoen programa da, gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea lortzeko asmoz.

Ondoren, programaren helburuen artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:

  • Debabarrena bailarako enpresetan gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden 16 urtetik gorako eta eskualdean bizi diren pertsonen laneratzea lortzea, industria arlo teknikoetan gaitasun profesionala emanez.
  • Lan-merkatuan eta, beraz, gizartean, integrazioa eta garapen profesionala errazteko ingurunea eskaintzea, erakunde publikoen arteko lankidetza hitzarmenen bidez, gizarteratzeko eta laneratzeko ekintza integratuak garatzeko.
  • Egoera ahulean dauden pertsonen enplegagarritasuna, orientazioa eta laneratzea hobetzeko lan egitea, hauen autonomia handitzeko eta gaitasunak garatzeko prestakuntza ibilbide pertsonalizatuak garatuz, batez ere desgaitasunen bat dutenen taldean.

Mota: Laneratzea.

Laguntzailea: Eusko Jaurlaritza.

Arduraduna: Amaia Valdivielso.

Parte-hartzaileak: Langabetuak.

Urtea: 2007-2020.

Irasuegui

IRASUEGUI bekek, zenbateko ekonomikoa ematen diote enpresari, langileei atzerrian egonaldia errazteko. Proiektu honen bidez, ikasleen/langileen jarrera eta hizkuntza gaitasunak bultzatu nahi dira, atzerriko egonaldien bidez; ikasleen lanbide egokitzapena lerrokatu nahi da edota enpresei nazioarteko ikuspegia duten lanpostuak betetzen lagundu nahi zaie.

Ez dago muga geografikorik, eta bekak helmugaren arabera egokitzen dira.

Mota: Nazioartekotzea.

Laguntzaileak: Cruz Irasuegui Fundazioa, Eibarko Udala, La Caixa Fundazioa, SD Eibar Fundazioa.

Arduraduna: Ainara Arrate.

Parte-hartzaileak: AEE-ko enpresa bazkideak eta Armeria Eskola-ko ikasle ohiak.

Urtea: 2018, 2019, 2020.

Gurekin lan egin nahi duzu?

Armeria Eskola Elkartetik enplegurako prestakuntza kudeatzen dugu. Hori dela eta, Fabrikazio Mekanikoa, Instalazio eta Mantentze Lanak, Soldadura, Elektrizitatea, Automatizazioa, Robotika Industriala, Elektronika edo Telekomunikazioak arloan irakasle gisa lan egin nahi baduzu edo proiektuen kudeaketan Elkartean lan egin nahiko bazenu, bidal iezaguzu zure CVa elkartea@armeriaeskola.eus helbidera, hautaketa prozesuetan kontuan har zaitzagun.