Itzuli

Ongizate emozionalaren astea

Martxoko azken astean ongizate emozionalaren astea izango dugu Armeria Eskolan, aurten lehenengoz.

Tailer, mahai-inguru eta dinamika ezberdinak antolatzen gabiltza eskolako ikasleekin lantzeko:

  • Martxoaren 24an emango diogu irekiera asteari, eta Zuhaitz Gurrutxagaren testigantzarekin hasi eta ikasleekin osasun mentalaren gaineko dinamika bat landuko dugu.
  • Martxoaren 25ean Maitane Ormazabalen eskutik ‘mugikorraren eragina osasun mental eta emozionala’ hitzaldia izango dugu, ondoren hainbat gonbidaturekin batera mahai ingurua izango dugularik.
  • Martxoaren 26an, AGIFES elkartearen testigantza jaso, eta suizidioaren gaineko dinamika landuko dugu gure ikasleekin batera.
  • Martxoaren 27a, aurreko egunetan landutako guztitik, ikasleen hausnarketa bilatuko duen saioa prestatzen gabiltza.
  • Bukatzeko, martxoaren 28an, astean zehar egindako lanketen ondorioak partekatu, eta itxiera emango diogu asteari mahai-inguru eta hitzaldi batekin. Mahai-inguruan besteak beste Armeria Eskolako zuzendari, orientatzaile eta Armeria eskola elkarteko partaideak izango dira.

Data

Mar 24 - 28 2025
Amaituta!

Ordua

11:30 - 14:30

Lekua

Armeria Eskola