Debabarrena Integra Programaren 16. edizioa antolatu du aurten Armeria Eskolako Elkarteak eta datorren irailean 17. edizioa martxan ipintzea aurreikusten du. Egitasmoaren inguruan informazio gehiago jasotzeko asmoarekin, EPA Eibar HHI-ko ikasleak bisitan etorri ziren pasa den maiatzaren 24an. Eusko Jaurlaritzak diruz …
2022-23 ikasturtean espezializazio berria eskainiko du Armeria Eskolak: Industria-mantentzearen Digitalizazioa, D ereduan emango dena. Mantentzearen digitalizazioaren esparruan, produkzio-sisteman gertatzen diren berrikuntzei azkar erantzutea da espezializazioaren xedea, enpresen beharrak asetuz eta profil teknologiko egokia duten profesionalak formatuz. Espezializazioaren konpetentzia orokorra Industria-inguruneetan …
ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA: Maiatzaren 9tik 27ra, biak barne. ESKABIDEAK EGITEKO BIDEAK: Ikastetxean aurrez aurre egitea. Online egitea ikasgunea atariaren bitartez. Kontu izan beharrezkoa dela dokumentazioa eskaneatu eta eranstea. Informazio gehiago Ikaslan Gipuzkoako web atarian EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA NAN fotokopia …
Ekainera bitartean eskainiko ditugun ikastaroen katalogoa aurkeztu nahi dizugu. Katalogoan ikusiko dituzun eskaintzak bi multzotan banatuta daude: langabezia egoeran daudenentzako prestakuntza ikastaroak eta lanean ari direnentzako formakuntza ikastaroak. Lanean ari direnentzat 20 ikastaro eskaintzen dira, arlo hauetan banatuak: Automatizazioa eta …
Gaur goizean ArmeriaEskola-ko ikasle zein irakasleok Korrika-n hartu dugu parte! Gure lekukoa Idoia eta David ikasleek eraman dute, eta izugarrizko giroa sortu da bertan! Hemen gure ibilbidearen laburpen txiki bat Gora Korrika eta gora Euskara! Hemen gure ibilbidearen bideoa: …
Larunbatean amaitu zen SpainSkils lehiaketan Armeria Eskolako taldea lehiakor aritu zen. Ikasle zein irakasleek euren onena eman zuten hiru egun iraun zuten probetan eta dominarik lortu ez bazuten ere, giro paregabea eta ahaztu ezinezko esperientzia bizi izan zuten. Zorionak guztioi …
Ekitaldia martxoaren 22tik 24ra egingo da Ipuruako parkingean SD Eibar Fundazioak eta Debegesak lankidetza-hitzarmena sinatu dute ABIAN, Debabarrenako Lanbide Heziketako Azoka, klubeko instalazioetan egin ahal izateko. ABIAN Lanbide Heziketako Azoka bi urtez behin egiten dena, martxoaren 22tik 24ra bitartean egingo …
Bertaratuek jardunaldi presentzial batera joateko aukera izango dute, non networkingak funtsezko zeregina izango duen. Ohikoa den bezala, Martxoan Batzarra ospatuko dugu. Aurtengoa are bereziagoa izango da, azken 2 urteetan online ospatu ondoren, PRESENTZIAL formatuan ospatuko baitugu. Datorren martxoaren 25ean, Urteko …
Armeria Eskola Elkarteak (AAE), Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin, LANERA BIDERATUZ II izeneko gizarteratze- eta laneratze-programa bat jarri zuen martxan irailean. Programa hau langabetuei zuzendua zegoen, laneratzea errazteko helburuarekin. Dagoeneko amaituta dagoen ekimen honen helburua 15 …
Martxoaren 6tik 18ra bitartean Mekanizazioko 211A taldeko Jugatx Elicegui, Unax Ibaerretxe eta Ander Arce ikasleak joango dira Herbeheretako Horizon College-ra soldadura modulu bat egitera EMEU programaren barruan. Mekanika alorreko Nides Vega, Ibai Laka eta Enaitz Eizagirre irakasleek ikasleei lagunduko die …