Urriaren 18an Mekatronikako lehen mailako ikasleak, Eibarko Armagintzaren Museoa bisitatzen izan dira. Herriko memoria historikoaren kontserbaziorako eta armagintzan tradizio handiko herri honen ondare industrialaren hedakuntzari eskainita dago. Oso interesgarria herriaren industri bilakaeraz jabetzeko. https://armia-eibar.eus
Armeria Eskolako Eli Moreno eta bere taldeak 2019ko ikastetxeen praktika onaren lehen saria lortu dute “Metalaren hoztasuna pertsonen berotasunean” lanarengatik. Laugarren edizio honetan, 24 Ikastetxe ezberdinetatik 36 Praktika On aurkeztu dira eta hauek landutako gaiak ondorengoak dira: % 26 metodologia berrien …
Iñaki Alberdi, Eibarko Armeria Eskolako ikasle, irakasle, zuzendari-orde eta ikasketa buru izandakoa elkarrizketatu dute Euskadi Irratian. Bertako familiei eguneroko bizitza erraztu zieten produktuak diseinatu eta egin ziren Eibarren, diseinuari garrantzia emanez. Gure Bauhaus eskola izan da neurri batean. ‘El Casco’ grapagailua, …
Eskuragai dago ARMERIXIA, Armeria Eskolako aldizkariaren hirugaren alea. Bertan, 2018/19 ikasturtean zehar egin diren hainbat proiektu, albiste eta pertsona ezagutzeko aukera izango duzue.
Munichen izan dira, EMEU programan sartzeko ekitaldi ofizialean, Armeria Eskolako zuzendaria Imanol Urreisti, Alina Ivan Nazioartekotzearen arduraduna eta Asier Gabilondo Elektrizitateko alorburua. Städtische Berufsschule eskolako Markus Meier zuzendariaren eskutik jaso dugu kidetza ziurtagiria eta bazkidetza horri esker, gure ikasleak Europako …
Maiatzaren 10ean, ostiralean, burutu zen aurtengo ekintzailetzaren eguna Armeria Eskolako areto nagusian. Izan ere, Eskolan Ekintzailetza sustatzeko URRATSBAT programa dago: Eusko Jaurlaritzak sustatua eta TKNIKAK koordinatua Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko. Programa honetan, Armeria Eskolan ikasi duten guztiek har dezakete parte eta euren hasierako prozesuan lagundu …
Zer ikasi nahi duzun argi ez daukazula? Gure heziketa zikloak ezagutu nahi? Armeria Eskolak maiatzaren 9an, arratsaldeko 18:00etan egingo diren ate irekietara gonbidatzen zaitu. Bilera Ethazi gela berrietan egingo da, hasieran ikastetxearen ezaugarri orokorrak azalduko direlarik, hala nola: Hezkuntza Eskaintza: …
2017ko azaroan hasi zen ekimen hau, enpresari talde batek eskualdeko eragile ezberdinak deitu zituztenean, Debabarrena eskualdean eta albokoetan nabaritzen zen industria ekonomiaren eboluzio txarraren kezkak jakinarazteko. Eskualdeak datu kezkagarriak aurkezten ditu, enpresa industrialen beherakada, lanpostu industrialen jeitsiera, eta eskualdeko adierazle …
Apirileko eta maiatzeko langile zein langabetuentzako ikastaroak eskuragarri daude. Ezagutzen al dituzue? Hemen dituzue ikusgai. Era berean, 2018-2019ko ikastaroen katalogo osoa ikusi eta aurrez izen-ematea http://ikastaroak.armeriaeskola.com ataritik egin dezakezu. Eman-izena eta Armerian itxarongo zaituegu!
Jokoa ikastetxeko ikasle eta irakasleentzat eta parte harte nahi duten eibartar guztientzat da. Hamaika galdera proposatzen ditu euskararen aldeko konpromisoa aldarrikatzeko eta aurtengo omendua ezagutarazteko. Hamaika erantzun zuzen asmatu, hamaika hizki ordenean jarri eta hitz ezkutua osatu. Erantzunak apirilaren 12a …