‘Bateratuz’: enpresa eta heziketa-zentroen arteko elkarlan proiektua
Mantentze-lan elektromekanikoa eta Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak erdi mailako zikloetan gaitasun bigunak lantzeko proiektu berria abiatu genuen pasa den asteazkenean 10 enpresekin batera. GFA-k finantzatutako proiektuan 1. mailako 40 ikaslek hartzen dute parte enpresek eskatzen duten “jarrera ona” zer den aztertu eta barneratzeko. Enpresetara bisita egingo dute eta lanpostu jakin baten egunerokotasuna ezagutzeko aukera izango dute.
Armeria Eskolako Elkarteak zuzendutako proiektua da eta elkarlanean landuko da:
- inguruko 10 enpresekin: EIPC, Boj, Manufacturas Resort, Soraluce, Biele, Alcorta, Hre Hidraulic, Metrologia Sariki, Danobat eta Electricidad Gorosabel.
- 2 formakuntza-zentroekin: Armeria Eskola (IEA eta Mantentze lan elektromekaniko zikloko 1go mailako ikasleekin) eta Aldatze (1go Batxillergoko ikasleekin).
Bateratuz-en parte hartzeak aukera emango du:
- Enpresa bateko lanpostu jakin baterako beharrezkoak diren gaitasun bigunak deskribatu, ebaluatu eta garatzen ikasteko.
- Inguruko enpresa bat bisitatzeko, lanpostu jakin bat, eta haren egunerokotasuna ezagutzeko.
- Talentu gaztearen jarrera-garapenean eragiteko eta hura hobetzeko.
- Gazteen talentua enpresen aurrean ikustarazi eta kokatzeko.
- Networking-a egiteko, ikasleen/parte-hartzaileen arteko lankidetza sustatzeko.