Aurten, Juan Carlos Cubeiro, talentua, lidergoa eta profesionalentzako “coaching”-ean aditua, izango da gure gonbidatua, urtero Armeria Eskolako Elkarteak ospatzen duen batzarrean
Hemen da 2019ko Batzar Orokorra
Hurrengo Martxoak 29an, Elkartearen Batzar Orokorra ospatuko dugu. Ez da izango bazkideen topagunea soilik, proiektuan parte hartu nahi duten guztiei zabalik egongo baita. Ekitaldia bazkide ez diren enpresa, instituzio, etab.-i ere zuzendua dago. Ekitaldiak helburu bikoitza du: alde batetik, orain arte egin diren proiektuak eta 2019ra begira aurreikusten direnak aurkeztea, eta bestalde, proiektura babesak erakartzea.
Elkarteak transformazioaren hauspo eta zabalik dagoen berrikuntza organo bezala funtzionatzen du, Armeria Eskolako lidergoa bultzatuz. Horretarako, besteak beste, enpresaren presentzia bultzatu da zuzendaritza organoetan, %60ko ordezkagarritasunarekin, hain zuzen ere. Gaur egun 66 enpresa bazkide ditugu (industrialak) eta guztira 10.405 langilek osatzen dute eta bestalde 8 entitate kolaboratzaile ditugu. Elkarlan honek Debabarrenako enpresen errealitatea zein den irudikatzen du.
Gure helburua, proiektuen identifikazioan, diseinuan, finantziazioren bilaketan eta enpresetan aurreikusitako beharrei erantzun azkar eta zehatza emango dien ekimen ezberdinen exekuzioan ardaztuko da.
Ondoren, aurten prestatu dugun programa ikusi dezakezue:
2019ko Batzar Orokorreko Programa
Ekitaldian Juan Carlos Cubeiro-ren konferentzia izango dugu, talentua, lidergoa eta profesionalentzako “coaching”-ean aditua, “Talentualdia: Creación, Desarrollo y Fidelización del Talento en nuestras empresas y organizaciones” izenburupean. Gaur egun enpresek pertsonala lortzeko dituzten arazoak kontuan izanda, Juan Carlos-ek egingo dituen ekarpen eta gakoetaz disfrutatzera animatzen zaituztegu. Konferentziaren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiako Ekonomia Sustapeneko Diputatu Nagusia den Ainhoa Aizpuru-k ekitaldiari itxiera emango dio. Jardunaldiak, Networking-erako espazio batekin jarraituko du. Azken hau enpresek elkarri eragiteko aukera interesgarria izan daiteke, lunch-az disfrutatzen duten bitartean.
Enpresak eta instituzioak bat eginda egotea ezinbestekoa da definituta dauden proiektuak aurrera eramateko eta definitutako lan ildoen bitartez eskualdeko beharrei erantzuteko: Teknologia zaletasunaren sustapena, Balioak eta ekintzailetasunaren izpirituaren bultzada, Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza, internazionalizazioa, metodologia parte hartzailea, edota Debabarreneko Enpresa Foroa, besteak beste.
Hori dela eta, Batzarra elkargune garrantzitsua da, bertan proiektuak eta elkartearen helburuak ezagutzera emango direlako. Horrez gain, parte hartzen duten eragile ezberdinen kontrastea eta konpromezua izango dugu.
Animatzen zara parte hartzera? Hemen eman dezakezu izena edo nahiago baduzu 943 20 32 44 telefonora deitu dezakezu.
Zure zain gaude!