Armeria Eskola Ikasenpresa Azokan
Datorren ostegunean, otsailaren 14an, Eibarko Ikasenpresako Azokaren zortzigarren edizioan 360 Ikasenpresa baino gehiagok parte hartuko dute, euren produktuak eta zerbitzuak Untzaga enparantzan eta Txaltxazelai kalean jarriko diren hiru karpetan aurkeztuko dituztelarik.
Azoka Ikasenpresa programan parte hartu duten Lanbide Heziketako ikasleen topaketa da. Bertan, ikasenpresa proiektuak erakusteaz gain, landutako produktuak zein zerbitzuak erakutsi eta saltzen dituzte. Ikasenpresa proiektua Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ekintzailetasuna sustatzeko duen programa bat da, eta Eibarko Udalak azoka antolatzen laguntzen du.
Aurten, Armeria Eskolatik hiru taldek parte hartuko dute, bi Automatizazioa eta Robotika Industriala (ARI) heziketa-ziklokoak eta bestea Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak (IEA) heziketa-ziklokoa. ARIkoak Alm Robotik eta Multimedia Gaiming Center deitzen dira, lehenak biltegiak automatizatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu eta bigarrenak sare sozialak garatzeko proiektuak bultzatzen ditu. IEAkoa berriz, Imeg deitzen da eta mantenu- eta instalazio elektrikoei buruzko zerbitzu orokorra eskaintzen ditu.