Itzuli
Símbolo de Armeria Eskola

Ziurtagiri Profesionalak

Ziurtagiri profesionalak lan-administrazioaren eremuan lanbide-kualifikazioak ofizialki egiaztatzeko tresnak dira. Ziurtagiri horiek izaera ofiziala eta balioa dute Estatu osoan, eta laneko jarduera baterako prestakuntza ematen duten gaitasun profesional guztiak egiaztatzen dituzte.

Armeria Eskolan LANBIDEtik eskeintzan diren Ziurtagiri Profesional gehiago ere baditugu.

Ziurtagiri profesionalen bidez lortzen diren gaitasun-unitateak eta Hezkuntza Sistemako prestakuntza-zikloetako lanbide-moduluak baliokideak dira.

Sarbide-baldintzak

Baldintza hauetakoren bat bete behar da:

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua izatea.

– 2. mailako ziurtagiri profesionalen bat edukitzea.

– Lanbide-arlo eta -eremu bereko 1. mailako ziurtagiri profesionalen bat edukitzea.

– Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak betetzea edo erdi-mailako zikloetara sartzeko dagozkion probak gainditu izana.

– 25 urtetik gorakoentzako eta/edo 45 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Prestakuntzari behar adinako probetxua ateratzeko behar diren prestakuntza- edo lanbide-ezagupenak izatea, ezartzen den araudiaren arabera.

Nori zuzenduta daude Ziurtagiri Profesionalak?

Ziurtagiri profesional hauek, neurri batean, beren gaitasunak eguneratu nahi dituten langabetui zuzenduta daude, laneratzea edo oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulu bat lortzearekin lotutako ibilbide akademiko batean integratzea ahalbidetuz.

Zer egin dezakezu Ziurtagiri Profesional bat amaitu ondoren?

Behin ziurtagiri profesionala amaituta insatalatzaile baimena lortzen da, eta bukatzean hainbat aukera daude:
  • Lan-merkatuan murgildu.
  • Ibilbide formatiboa jarraitu maila berdineko edo altuago bateko C gradu baten bitartez.

Baliokideak al dira Lanbide Heziketarekin?

Profesionaltasun-ziurtagiriak blokeka antolatuta daude, prestakuntza-modulu deritzen bloketan, eta horien bidez kualifikaziorako ibilbide pertsonalizatu bat egituratu daiteke. Hala, Hezkuntza administrazioak aukera du Lanbide Heziketako tituluekin bat datozen gaitasun-unitateak baliozkotzeko. Era horretara, LHko titulu arautu bat lortzea errazten da.

Baliokidetasun eta egiaztagiri horiek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren bidez arauturik daude (CNCP).

Ziurtagiri Profesionalen eskaintza

Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea
eta mantentzea

Ziurtagiri Profesionala

  • Kodea: ELEE0109

  • Familia Profesionala: Elektrizitatea eta elektronika

  • Iraupena: 920 ordu.

  • Eredua: A eredua

ModuluaIraupena
MF0820_2 Etxebizitza-eraikinetako instalazio elektrikoak170 ordu
MF0821_2 Bulego, merkataritza eta industria-eraikinetako instalazio elektrikoak140 ordu
MF0822_2 Instalazio elektriko automatizatuak eta automatismoen instalazioak210 ordu
MF0823_2 Behe-tentsioko aireko sare elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak90 ordu
MF0824_2 Behe-tentsioko lurrazpiko sare elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak80 ordu
MF0825_2 Makina elektrikoen muntaketa eta mantentze lanak150 ordu
MP0183 Lanekoak ez diren lanbide-jardunbideak80 ordu

Gaitasun orokorra

Behe-tentsioko araudi elektroteknikoaren esparruko behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea, mantentzea eta konpontzea, kasu bakoitzari dagozkion teknikak eta prozedurak aplikatuz, kalitate-irizpideak lortuz, segurtasun-baldintzetan eta indarreko araudia betez.

Dagozkion lanbideak edo lanpostuak

  • Instalatzaile argiketaria
  • Eraikinetako eta etxebizitzetako instalatzaile argiketaria

Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu

Ziurtagiri Profesionalen inguruan informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan