
ARI 2. mailako azken erronken aurkezpenak
Joan den asteartean, Otsailak 10, Automatizazio eta Robotika Industrialeko 2. mailako ikasleek ikasturteko 3. erronka aurkeztu zuten Gela Interaktiboan. Guztira 8 ikasle taldek egin zituzten aurkezpenak, eta gela honen baliabide interaktiboek ematen dituzten aukerak baliatuz prestatu zituzten beraien aurkezpenak: bideoak, transparentziak eta galdetegi interaktiboak tartekatuz. Besteak beste, aurkeztu zituzten erronkak honakoak izan ziren: Fanuc eta Kuka robot industrialen integrazioa prozesu automatizatu batetan, ARI zikloaren partaidetza Armeria Eskola Learning Factory-an (AELF), UR3 elkarlaneko robotarekin eta ikusmen artifizialarekin pieza desberdinen muntaia eta sailkapena eta Siemens, Festo eta SMC ardatz elektrikoekin egindako automatizazioak.


