Itzuli
Símbolo de Armeria Eskola

C Graduak

"C Graduak" Lanbide Heziketako lanbide-ziurtagiri egiaztagarriak dira. "C gradu" horiek, aldi berean, "B gradu" tan banatzen dira eta hauetako bakoitza gainditzeak gaitasun-ziurtagiri bat lortzea dakar. Informazio zehatza nahi izanez gero, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua kontsultatu .

Armeria Eskolako C graduen eskaintza zentroan ezarritako hiru modulu formatiboen inguruan oinarrituko da: Elektrizitatea-elektronika, Fabrikazio Mekanikoa eta Instalazio eta Mantentze-lanak. 1. Mailako (Oinarrizkoa), 2. Mailako (Erdi-maila) eta 3. Mailako (Goi-maila) graduak eskainiko dira, antzemandako beharren arabera.

Sarbide-baldintzak

“C graduetan” sartzeko baldintzak zein mailatara sartu nahi den eta eskaintzaren modalitatearen araberakoak izango dira. Modalitate hori modularra (“B graduak”) edo lanbide-ziurtagiri osokoa (“C graduak”) izan daiteke.

Nori zuzenduta daude C mailako graduak?

“C gradu” hauek, ahal den heinean, beraien konpetentziak eguneratzeko beharra duten langileei zuzenduta daude. Hala ere, langabetuek beraien konpetentziak eguneratu ahal izango dituzte, eta laneratzea edo oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulu baten lortzearekin lotutako ibilbide akademiko batean integratzea ahalbidetuko zaie.

Zer egin dezakezu C mailako gradu bat amaitu ondoren?

Behin C gradua amaituta ondorengo aukerak eskainiko dituen ziurtagiri profesionala lortuko da:

  • Lan-merkatuan murgildu.
  • Ibilbide formatiboa jarraitu maila berdineko edo altuago bateko C gradu baten bitartez.
  • Ibilbide formatiboa jarraitu maila berdineko D gradu baten bitartez.

C Graduen eskaintza

Eraikinetan instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazioetakoak muntatzeko eragiketa osagarriak

1. Mailako ziurtagiri profesionala

C Gradua

  • Kodea: ELES0208

  • Familia Profesionala: Elektrizitatea eta elektronika

  • Iraupena: 380 ordu.

  • Eredua: A eta D ereduak

ModuluaIraupena
MF0816_1. Eraikinetan tentsio baxuko instalazio elektrikoak eta instalazio domotikoak muntatzeko eragiketa.150 ordu
MF0817_1. Telekomunikazio-instalazioak muntatzeko eragiketak. 180 ordu
MP0118. Eraikinetan instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazio-instalazioak muntatzeko eragiketa osagarrietako lanekoak ez diren lanbide-jardunbidea. 80 ordu

Dagozkion lanbideak edo lanpostuak

  • Komunikazio-ekipoen eta -sistemen instalatzailearen laguntzailea.
  • Instalazio telefonikoen instalatzaile konpontzailearen laguntzailea.
  • Ekipo telefoniko eta telegrafikoen instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
  • Satelite bidezko telebista-antena hartzaileen muntatzailearen laguntzailea.
  • Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
  • Energia elektrikoa ekoitzi eta banatzeko industriako peoia.

Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak

1. Mailako ziurtagiri profesionala

C Gradua

  • Kodea: FMEE0108

  • Familia Profesionala: Fabrikazio mekanikoa

  • Iraupena: 440 ordu.

  • Eredua: A eta D ereduak

ModuluaIraupena
MF0087_1. Fabrikazio-eragiketak.220 ordu
MF0088_1. Muntaketa-eragiketak. 180 ordu
MP0095. Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarrien lanekoak ez diren lanbide-jardunbideak. 40 ordu

Dagozkion lanbideak edo lanpostuak

  • 9700.008.4 Metalurgia-industriako eta produktu metalikoen fabrikazioko peoiak.
  •  8414.007.8 Automobilgintzako mihiztatze-lerroetako muntatzailea
  • 9700.001.1 Manufaktura-industrietako peoiak
  • Prozesu automatizatuetako laguntzaileak.

Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu

C Graduen inguruan informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan