
Negozio ideien lehiaketako sari banaketa
Gaur, abenduak 17, negozio ideien lehiaketako sariak banatu ditugu. Lehenengo saria, Zigor Mutilbak irabazi du (221A), bigarrena Laura Perez-ek (341B) eta hirugarrena Ayoub Brini-k (221A).
Negozio ideiak ondorengoak izan dira hurrenez hurren.
1.-Leihoetan sentsoreak; gelako tenperatura programatutakoa baino gehiago jaisten denean automatikoki ixten diren leihoak . (Irabazlea)
2.-Hiriko sentsore sare bat, hiri osoko aparkaleku libreak denbora errealean detektatzen dituena. (Bigarren saria)
3.-Gailu eramangarri adimenduna, pertsona gor-mutuei aldi berean, modu naturalean eta unean, hitz egiteko eta entzuteko aukera ematen diena. Sentsoreek zeinu-hizkuntzaren keinuak irakurtzen dituzte, eta besteek ulertzeko ahots bihurtzen dituzte; beste pertsona batzuen ahotsa, berriz, testu edo seinale entzungarri bihurtzen da. (Hirugarren saria)


