
Odol emate saioak Armeria Eskolan
Ostegunean, Azaroaren 27an, odol emate saioak izan ziren Armeria eskolan; 53 ikasle, Irakasle eta bulego-langilek eman zuten odola, euretariko 28k lehenengo aldiz.
Emandako odoletik globulu gorri, plaketa eta plasma lortuko dute Euskadiko Odol Emaileen elkartekoek.
Globulu gorriak operazio-gela, larrialdi, gaixotasun degeneratibo eta anemia kronikoetan erabiliko dituzte.
Plaketak berriz kimioterapia eta erradioterapia saioak egin ahal izateko.
Plasmarekin ordea Ospitaletako erredura handien beharrak ase eta botikak lortuko dituzte.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Jarrai dezagun Armeria eskolatik gizartearen beharrei erantzuten.


