
BAT taldea martxan!
BAT taldea martxan!
Gure ikastetxean BAT taldea (Bullyingaren Aurkako Taldea) sortu berri da, bizikidetza segurua eta errespetuzkoa bermatzeko helburuarekin.
Talde honen bidez, laguntza jaso ahal izango duzue jazarpen egoeraren bat bizi edo identifikatuz gero.
Kontakturako helbide elektroniko bat zabaldu dugu: bat@armeriaeskola.eus
Zalantzak argitu, kezkak partekatu edota laguntza eskatzeko erabil dezakezu.
Gure lana isilpekoa da eta pertsonaren ongizatea lehenesten dugu beti.
Ez zaude bakarrik! Zure ondoan gaude…