elkarlaneko robotika eibarko armeria eskola lh-ko ikastetxean

Espezializazio ikastaro honetako ikasleek elkarlaneko robotikako ekipamentu eta
aplikazioen muntaia, instalazioa, konfigurazioa eta programazioa burutzen dute.

Espezializaziorako sarbidea ematen duten zikloak:

  • Automatizazioa eta Robotika Industriala
  • Mekatronika Industriala
  • Mantentze-lan Elektronikoa
  • Telekomunikazio- eta Informatika-Sistemak
  • Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak

Espezializaziorako sarbidea ematen duten zikloak: Goi mailako heziketa zikloak

Kurtso mota: Elkarlaneko robotikaren espezializazioa.

Iraupena: Guztira 600 ordu izango ditu, horietatik %30-%40 enpresan burutuko da.

Formatua: prestakuntza arrunta edo Duala (prestakuntza eta lana integratuz).

Armeria Eskolak emandako espezializazioa

Laneratze-tasa ia erabatekoa

Lan-poltsa

Metodologia berritzaileak

Nazioartekotzeko bekak

Heziketa duala

Elkarlaneko robotikako proiektuak garatzea, beso robotikoetakoak zein robot mugikor autonomoetakoak, eta sistema horiek muntatzea, abian jartzea eta mantentzea, kalitate-, segurtasun-, irisgarritasun- eta ingurumenarekiko errespetu-irizpideak errespetatuz.

Irteera profesionalak

Titulu hau lortzen duten pertsonek produkzio-sektore guztietako enpresa publiko eta pribatuetan jardun ahal izango dute, elkarlaneko robotikarekin lotutako jardueren diseinuan, garapenean, muntaketan, mantentze-lanetan edo aholkularitzan.

  • Elkarlaneko robotika industrialeko sistemen muntaia gainbegiratzeko taldeko burua

  • Elkarlaneko robotika industrialeko sistemen mantentze-lanak gainbegiratzeko taldeko burua

  • Elkarlaneko robotika industrialeko sistemen proiektugilea

  • Elkarlaneko robotikako sistemak abian jartzeko teknikaria

  • Elkarlan robotika industrialeko programatzailea

Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu

Zikloari buruzko argibide gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.