%50eko kontratazio konpromisua duen TIG soldadura ikastaroaren edizio berria
Armeria Eskolako Elkarteak antolatuta, urriaren 31n aurreko edizioetan hain harrera eta emaitza onak izan dituen Soldadura TIG ikastaroaren edizio berri bati hasiera emango zaio. 4. edizio honetan, ikastaroan parte hartuko duten eta ikastaroa amaitzen dutenen %50a gutxienez, 6 hilabetez eta lanaldi osoan kontratatzeko konpromisoa hartu dute 3 enpresek.
Hauek dira enpresa parte hartzaileak:
– Fagor Industrial, S. Coop. (Oñati)
– Ulma Packaging, S.Coop.(Legazpi)
– Ormazabal y CIA, S.L.U (Igorre)
Edizio honetan Lanbidek finantzatutako Profesionaltasun Ziurtagiri osoa (FMEC0110 Elektrodoz estalizko eta TIG bidezko soldadura) eskainiko da. Ikastaroak 6 hilabeteko iraupena izango du (640 ordu) eta goizeko 8:00etatik 14:30etara emango da.
Profesionaltasun-ziurtagiri honek aukera ematen die partehartzaileei, epe labur batean soldaduraren esparruan gaitasunak eskuratzeko. Aipatutako kontratazio konpromezuaz gain, ikasleek 80 eta 200 ordu bitarteko praktikak egiteko aukera izango dute.
Izena emateko azken eguna urriaren 20a izango da. Interesatuek izen-ematea hemen klikatuz egin dezakete.
Informazio gehiagorako deitu 615775556 telefonora.
Kontaktua: Amaia Valdivielso / Ana Astola.