9 makina berri Fabrikazio Mekanikoko mintegirako
Fabrikazio Mekanikoko arloan makinak berritzeari garrantzi berezia eman diogu ikasturte honetan. Dagoeneko, bi makina berri ekarri ditugu: 5 ardatzetako DECKEL MAHO 50/ Heindenhain 530 makina eta ONA DR2 izeneko elektroerosio bidezko zulagailua. Gainera, lizitatuta dauden beste zazpi makina iritsiko dira datozen egunetan, 3 industrialak eta beste 4 didaktikoak. Iristear dauden makina idustrialak hauek dira: ONA AV35 elektroerosio bidezko harizko makina, CMZ TA-15-TY-400/FANUC32ITB Y-ardatzdun CNC tornoa eta GER SRA-40/20 CNC-dun artezgailu tangentziala. Makina didaktikoei dagokionez, EMCO TURN 60 – EMCO MILL 55 / Heindenhain, Fanuc, Fagor, Siemens motako CNC-dun bi fresagailu eta EMCO TURN 60 HEINDENHAIN, FANUC, FAGOR; SIEMENS motako beste bi tornu jasoko ditugu.