Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikariak makina industrialak konfiguratzeko, muntatzeko eta mantentzeko prestatzen dira.
Heziketa-zikloaren helburua eskualdeko enpresek asko eskatzen duten lanbide-arloan goi-mailako teknikariak kualifikatzea da. Sistema mekatronikoen konfigurazioa, muntaia eta mantentzea erabat integratuta daude egungo 4.0 industrian, eta arlo horretan ondo prestatutako profesionalek laneratze-tasa handia dute.
Hauek dira, besteak beste, zikloan lantzen diren ekipoak eta teknologiak
Eskema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak: FESTO, Fluidsim eta Autosim softwareak.
Automata programagarriak: SIEMENS eta OMRON: muntaketa, programazioa, etab.
Ukipen-pantailak (HMI): SIEMENS ukimen-pantailak programatzea
Automatizaziorako panel eta maketa didaktikoak, FESTO eta SMC
CYROS (SIEMENS) Softwarea, robotak simulatu eta programatzeko.
Sistema mekanikoak diseinatu, modelatu eta muntatzea. CAD SOLIDWORKS softwarea.
Eskolako tailerren mantentze-lanak ordenagailuz lagunduta kudeatzea. RENOVEFREE Softwarea.
CMZ T360 tornuak muntatzea eta desmuntatzea
Eskolako tailerren mantentze-lan prediktiboak. ULTRASOINUAK, LASER LERROKATZAILEA, KAMERA TERMOGRAFIKOA
ABB robota programatzea RAPID lengoaian, ROBOT STUDIO softwarearekin
Virtual commissioning (biki digitala) SIEMENS NX MCD + TIA PORTAL softwarearekin
Ziklo honetan, sistema mekatroniko industrialak konfiguratzen eta optimizatzen ikasiko duzu, bai eta horien muntaketa eta mantentze-lanak planifikatzen, ikuskatzen eta/edo gauzatzen ere, kalitate, segurtasun, lan-arriskuen prebentzio eta ingurumen-protokoloei jarraituz.
Mekatronika Industrialeko goi-mailako teknikariak 4.0 industrian irteera ugari dituzten profesionalak dira, makinen konfigurazioa, optimizazioa, muntaketa eta mantentzeak gero eta garrantzi gehiago dutelako.
Irteera profesionalak
Makina eta ekipo industrialen instalazioak mantentzeko prozesuak planifikatzeko eta programatzeko teknikaria.
Makineria eta ekipo industrialen instalazioetako muntatzaileen taldeko burua.
Makineria eta ekipo industrialen instalazioen mantentzaileen taldeko burua.
Ziklo honetako curriculuma honela egituratzen da:
Modulua | Ikasturtea | Iraupena |
---|---|---|
Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak | Lehen kurtsoa | 132 ordu |
Sistema elektrikoak eta elektronikoak | Lehen kurtsoa | 132 ordu |
Makinen elementuak | Lehen kurtsoa | 99 ordu |
Fabrikazio-prozesuak | Lehen kurtsoa | 165 ordu |
Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa | Lehen kurtsoa | 132 ordu |
Sistemen integrazioa | Lehen kurtsoa | 231 ordu |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | Lehen kurtsoa | 99 ordu |
Sistema mekanikoak | Bigarren kurtsoa | 160 ordu |
Sistema mekatronikoen konfigurazioa | Bigarren kurtsoa | 160 ordu |
Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa | Bigarren kurtsoa | 100 ordu |
Sistema mekatronikoen simulazioa | Bigarren kurtsoa | 80 ordu |
Mekatronika industrialaren proiektua | Bigarren kurtsoa | 50 ordu |
Ingeles teknikoa | Bigarren kurtsoa | 40 ordu |
Enpresa eta ekimen sortzailea | Bigarren kurtsoa | 60 ordu |
Lantokiko prestakuntza | Bigarren kurtsoa | 360 ordu |
Heziketa-zikloaren azken fasean, praktikak enpresan egin ahal izango dituzu (Lantokiko prestakuntza). Nahiago baduzu, bigarren ikasturtea formatu dualean egiteko aukera ere izango duzu, zentroko prestakuntza eta enpresa bateko lana uztartuz eta konpentsazio ekonomikoa jasoz.
Horretarako, besteak beste, sektorean erreferente diren enpresa hauen lankidetza dugu:
Ikaskuntza-prozesua erronketan oinarritutako ETHAZI metodologia kolaboratiboaren bidez gauzatzen da. Bertan, zikloari lotutako gaitasunak landuko dituzu, erronka moduan formulatutako hainbat egoera konponduz. Egoera horiek mekatronika sektoreko teknikari baten jardunaren benetako arazoak islatzen dituzte.
Ikaskuntza-prozesua berrinterpretatzeak aukera emango dizu zikloari lotutako gaitasun teknikoak eta enpresak gaur egun eskatzen dituen zeharkako gaitasunak lantzeko, hala nola ikasteko autonomia, talde-lana, lankidetza, emaitzetarako orientazioa eta abar.
Ziklo honetako irakasleok kudeaketaz, jarraipenaz eta proposatutako erronkak konpontzen laguntzeaz arduratuko gara.
Helburu horiek lortzeko, diziplina anitzeko ikuspegi batetik ikastea errazten duten espazio malgu eta irekiak ditugu.
Zikloan egiten diren erronkak:
CMZ T360 Tornu bat muntatzea eta desmuntatzea
ARDUINO bidez kontrolatutako fresatzeko makina txikiak muntatzea eta hobekuntza mekanikoak egitea
Igogailu eta nahasgailu bat diseinatzea eta automatizatzea. PLC Siemens, Festo Fluidsim, CADesimu, Automation Studio.
Eskolako tailerren mantentze-lan prediktiboa. ULTRASOINUAK, LASER LERROKATZAILEA, KAMERA TERMOGRAFIKOA …
Latak zanpatzeko makina baten diseinua eta fabrikazioa. Pinacho S180 tornuak, Fresadora Kondia.
Ikasleak proposatutako makina bat diseinatzea, merkataritza-elementuak dimentsionatzea, 3D modelatzea, muntatzea eta automatizatzea. CAD SOLIDWORKS eta TIA PORTAL softwareak.
Ordenagailuz lagundutako mantentze-lanen kudeaketa-sistema ezartzea eskolako tailerretan. RENOVEFREE Softwarea.
Zikloa amaitzean, lan-munduan sartzeko aukeraz gain, zure prestakuntza- eta espezializazio-prozesuarekin jarraitu ahal izango duzu. Mekatronika Industriala zikloko tituludun gisa, besteak beste, honako prestakuntza-ibilbide hauek egin ahal izango dituzu:
Kalitate Kontrol Metrologikoa espezializatzea egitea. Metrologiaren arloko espezializazio-programa bat dugu, 3. ikasturtean egiten dena, formatu dualean. Programa horretan, prestakuntzaren zati bat ikastetxean egin ahal izango duzu, eta beste bat enpresan.
Unibertsitate-ikasketak egitea. Gaur egun, Lanbide Heziketako Goi Mailako titulu bat edukitzeak unibertsitatera sartzeko aukera ematen dizu. Gainera, egin nahi dituzun unibertsitate-ikasketen arabera, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera emango dizu prestakuntza-kreditu jakin batzuk baliozkotzeko. Euskal Herriko Unibertsitatearen baliozkotze-taula adibide gisa erabil daiteke.
Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu
Zikloari buruzko argibide gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.