1.000 Babes-bisera banatu ditugu
Armeria Eskolak bat egin zuen Maker Komunitateak proposatutako eta Tknikak bultzatutako ekimenarekin, gonbita jaso bezain laster, martxoaren 23an, eta hiru aste eskasetan 1.000 babes-biserak egin ditu 3D inprimagailuen bidez.
Bisera horiek beharren arabera banatu izan dira, hasieran ospitaleetan, gero anbulatorioetan, zaharren egoitzetan eta azkenik Eibarko saltokietan. Zerrenda osoa honako hau da:
- Eibarko ospitalea 20
- TKnika 34
- Azpeitiko anbulatorioa 15
- Durangoko anbulatorioa 25
- San Andres Egoitza 147
- Galdakanoko ospitalea 26
- Gipuzkoa Poliklinika 8
- Zumarragako ospitalea 2
- Zorrotzaurreko onkologikoa 8
- GSR Debagoiena adineko pertsonentzako egoitza 50
- Mendaroko ospitalea 15
- Arrasateko ospitala30
- Bermeoko zoroetxea13
- Urdulizko ospitalea 7
- Etxeko arreta zerbitzua 50
- Zaldibarko gaixotasun mentalen zentroa 46
- Etxebarriko farmazia 1
- Berriatuko zaharren egoitza 8
- Oizpe Egoitza (Munitibar) 25
- Arrasateko Iturbide zaharren egoitza 65
- Donostiako ospitalea 3
- Egogain Egoitza 160
- Durangoko egoitza 46
- Mallabiko udala 25
- Arrasateko Irizar Farmazia 4
- Eibarko dendak 337
- Gernikako dendak 3
- Ebaki 10
Hasieratik argi izan genuen horrelako gaixotasun baten aurrean gure onena eman behar genuela, eta ahal genuen moduan lagundu, batez ere osasun arloko profesionalei, lan gomendagarria egiten ari baitira, baina baita Eibarko eta inguruko merkatariei ere.
Ekimena Armeria Eskola osoarena izan bada ere, aipamen berezia merezi du ikastetxeko 3D inprimagailuak euren etxetara eraman, logelak tailer bihurtu eta etengabe biserak egiten eta banatzen ibili den irakasle taldeak. Zorionak egindako lanagatik eta eskerrik asko Enaitz Eizagirre, Jurgi Barreña, Joseba Etxaniz, Gorka Obieta, Esther De La Fuente, Iosu Agirre eta Koldo Balanzategiri.
Hainbat enpresa hasi dira dagoeneko kopuru handietan babes biserak egiten, eta badirudi beharrak laster asetuko direla. Horregatik, gordeta ditugunak banatu ondoren, amaitutzat emango dugu gure lana. Egindako ekarpena baliotsua izan dela uste dugu, eta guztion artean gaixotasuna ahalik eta azkarren garaitzea espero dugu.