
Oinarrizko lehen sorospenak
Oinarrizko Lehen Sorospenetako ikastaroa burutu dute Epleagarritasunerako Ibilbide Pertsonaleko lehen mailako ikasleek, azaroko egun hauetan zehar.
Hainbat saiotan, ikasleek larrialdi-egoeretan nola jokatu ikasi dute; hala nola, segurtasuneko albo-posizioa aplikatu dute, bihotz-biriketako bizkortze-maniobrak egin dituzte, zauri eta kolpe arinak artatu dituzte…
Prestakuntza honen helburua izan da istripuen aurrean erantzukizuna eta e rantzuteko gaitasuna indartzea; hain zuzen ere, gaitasun horiek funtsezkoak izango baitira edozein lan-eremutan zein eguneroko bizitzan.
Bukatzeko, ikasleak zoriondu nahi ditugu ikastaroan zehar izan duten interes eta jarrera parte hartzaileagatik.
![EKINTZAILETZA EGUNA – ERDOTZA FLORES [4] conv 1](https://armeriaeskola.eus/wp-content/uploads/EKINTZAILETZA-EGUNA-ERDOTZA-FLORES-4-conv-1-300x200.png)

