
MLE 1.mailako ikasleak Eibarko Armagintza Museoan
Erdi Mailako ikasleek Eibarko Armagintza Museoa bisitatu dute, bailaran industriaren bilakaera ezagutzeko.
Armeria Eskolako Erdi Mailako zikloetako ikasleek bisita didaktikoa egin dute Eibarko Armagintza Museoa-ra, Eibar eta inguruko industriaren XIV. mendetik gaur egunera arteko eboluzioa bertatik bertara ezagutzeko.
Bisitan zehar, ikasleek bailaran armagintzak izan duen garrantzia aztertu dute, baita sektore horrek tokiko garapen ekonomiko eta sozialan izan duen eragina ere. Museoko bildumaren bidez, artisau ekoizpenetik industria moderno eta espezializatura egindako trantsizioa ulertzeko aukera izan dute, eta horrek gaur egungo industria sarearen oinarriak nola ezarri zituen ikusi dute.
Jarduerak lotura zuzena du Armeria Eskolak eskaintzen dituen prestakuntza teknikoekin —Elektrizitatea eta Elektronika, Fabrikazio Mekanikoa eta Mantentze Industriala—, izan ere, ikasleek euren ikasketak testuinguru historiko eta industrial zabalago batean kokatzeko aukera izan dute.
Horrelako ekimenen bidez, Armeria Eskolak ikaskuntza teknikoa eta inguruko industria-ondarearen ezagutza uztartzen ditu, etorkizuneko profesionalak prestatzeko ikuspegi integrala sustatuz.


