Símbolo de Armeria Eskola

Armeria Eskola Eibarko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua eta publikoa da. Esparru industrialean kokatuak gaude eta erdi zein goi mailako zikloak, espezializazioak eta enplegurako prestakuntza eskaintzen ditugu.

Gure aktibitate eta izaeraren muina pertsonak kualifikatu eta enpresak lehiakorrak izan daitezen laguntzea da.

Armeria Eskolan gure izaera eibartarra aldarrikatu nahi dugu; izaera hori baita gure nortasun-zeinua. Planteamendu uniformizatzaileen aurrean, gure EIBAR markak eta gure “ondo egindako lana” leloak ezin hobeto laburtzen ditu zein den Armeria Eskolaren eginkizuna.

Ikastetxea ekosistema moduan ulertzen dugu,  garatu nahi ditugun balioak: aniztasuna, bizitasuna, elkarlana, kolaborazioa, oztopoak gainditu eta aurrera egiteko grina… horretara egokitutako espazio, ekipamendu eta dinamikekin uztartu nahiko genituzkeelako. Gure jarduera eta izaera pertsonen kualifikazioan eta enpresak lehiakorragoak izan daitezen laguntzean oinarritzen dela jakinda, hori gauzatzeko eta gizarte dinamiko, kohesionatu eta moderno batean bizitzeko bidea aberastu nahi genuke.

Saririk garrantzitsuenak eskuratu ditugu (Alfonso X Jakitunaren Gorbata, Gipuzkoako Urrezko Domina, Lan Onari…). Harro gaude 100 urtetik gorako ibilbidean Eibar eta inguruko gizarteari eskaini diogun zerbitzuarekin, eta baita, gure ikasleek, errealitate ekonomiko eta sozialaren agente eraldatzaile gisa egin duten eta egiten diharduten lanarekin ere. Aipagarria da ikasle horiek 400 enpresatik gora sortu izana.

Gure zerbitzuak nazioarteko kalitate-estandarrekin eskaintzen ditugu, gure eskaintza anbizio handikoa da eta etengabe eguneratzen dugu. Kalitatezko Lanbide Heziketaren alde egiten dugu, konplexu eta estigmarik gabeko heziketaren alde, gure industria-ehunaren egiazko premietara egokitutakoa, zerbitzu publikorako dugun bokazioaren adierazle.

Kontaktua eta lokalizazioa

Armeria Eskolaren Balioak

Ez gara esaten duguna, egiten duguna baizik.

Politikak

Abiadura handian eraldatzen ari den gizarte honek etengabe egokitzea eskatzen digu eta erronka berriei erantzuteko gaitasuna izatea. Horretarako, oraingoak ez diren beste esparru batzuetara zabaldu eta hedatu beharko ditugu gure jarduerak. Aldi berean, iraultza industrial teknologikoan murgilduta egonik, ezinbestekoa da pertsonak modu integralean heztea, giza garapen jasangarriak landuz.

Testuinguru honetan, Armeria Eskolak teknikoki zein giza gaitasunetan ikasleak trebatu, enpresa sare lehiakorra bultzatu eta gizarte aurreratua garatzea ditu xede, eta horretarako gure egiten ditugu politika hauek:

  • Gizarteari kalitatezko zerbitzua eskaintzeko konpromisoa.
  • Euskararen erabilera eta hizkuntza-aniztasunarekiko errespetua bultzatzea.
  • Ingurumena babestu eta Lan baldintza seguruak, osasuntsuak bermatzea.
  • Parekidetasunaren alde lan egitea.

Oraingoak ez diren beste esparru batzuetara zabaldu eta hedatu beharko ditugu gure jarduerak.

KALITATEA

Gizarte dinamiko honen beharrak bermez asebetetzeko, Armeria Eskolarentzat ezinbestekoa da kalitate sistema eraginkorra izatea, etengabeko hobekuntzan oinarritu eta lege-eskakizunak beteko dituena. Horretarako, EFQM Europar Kudeaketa-eredua eta UNE-EN-ISO 9001 erreferentziazko kudeaketa eredutan oinarritzen dugu gure funtzionamendua.

INGURUMENA ETA SEGURTASUNA

Armeria Eskolak garapen iraunkorraren aldeko apustua egiten du. Konpromisoa hartzen du kutsadura eta energia-kontsumoa murrizteko, eta materialak zentzuz erabiltzeko, haien zenbatekoa murriztuz, berrerabiltzearen alde eginez eta birziklatzea ahalbidetuko duten neurriak hartuz. Hori guztia kideen parte hartzea bultzatuz, indarrean dagoen araudia betez eta etengabeko hobekuntza aplikatuz egingo da. Armeria Eskolak bermatu egingo du irakasleek zein ikasleek baldintza seguruetan eta osasuntsuetan lan egingo dutela. Aldi berean, osasunari eta elikadurari lotutako ohiturak sustatuko ditu. Garrantzi berezia ematen diogu ikasleak eta langileak gai hauekiko sentsibilizatzeari. Ingurumen-kudeaketa ISO14000 sistemaren bidez bermatuko da.

EUSKARA

Armeria Eskolak euskara erabiltzea lehenetsiko duen eredu eleaniztunaren alde egiten du. Ahal den neurrian, Armeria Eskolako langileen arteko komunikazioa euskaraz egingo da. Ikasleek ikastetxearekin zein hizkuntzatan komunikatu nahi duten aukeratu ahal izango dute, eta ikastetxeak erabaki hori errespetatuko du. Armeria Eskolak bere zerbitzu guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko ditu, D eredua eta ingelesezko moduluak indartuz. Gure ikasleen gaitasun komunikatiboak hiru hizkuntzetan garatzeko konpromisoa hartzen dugu, Hezkuntza Sailak finkatutako helburuak lortu arte. Enpresekiko, administrazioekiko eta, oro har, gizartearekiko komunikazioa elebiduna izango da, horien guztien hizkuntza-aukera errespetatuz, gure aldetik euskararen erabilera lehenetsiz eta une oro euskararekiko dugun konpromisoa erakutsiz. Hizkuntza politika garatzeko tresnak Hizkuntza Proiektua eta Ulibarri programa izango dira.

PAREKIDETASUNAREN ALDE LAN EGITEA

Armeria Eskolak Lanbide Heziketa parekidearen alde lan egiteko konpromisoa hartzen du. Emakumeentzat ez da batere erraza izan industria-eremura iristea, gehienbat gizonez osatua egon delako eta rolek zein estereotipoek eragin handia izan dutelako. Baina Armeria Eskolak errealitate hori eraldatzeko apustua egiten du, eta genero-berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen du, urteko planetan parekidetasuna bultzatzeko ekintzak ezarriz, komunikabideetan emakumearen presentzia lehenetsiz eta bi sexuen arteko aukera-berdintasunaren aldeko programak sustatuz.

Símbolo de Armeria Eskola

Eskuadra zaharra

Historia eta aitortzak

Armeria Eskola 1912 urtean sortu zen Udalaren ekimenez, Eibar eta inguruko industriaren garapena bultzatzeko asmoarekin. Sorreran garai hartako armen industriarekin lotura handia izan bazuen ere, denborarekin arlo ezberdinetara zabaldu zen: zehaztasun mekanikoa, elektrizitate-elektronika, diseinu eta kalitatearen gestioa,…

Hasieratik, inguruko lantegiekin harreman estua izan du eta teknologia berrien bultzatzaile izan da. Horri guztiari esker,  1981. urtean, Ikasle Ohien Elkartearen gidaritzari esker, “Tekniker Ikerketa Zentroa” sortu zen.

Garai hartan ezarritako bidea jarraituz, unean uneko gizartera egokituz eta gizarte horren garapena sustatuz, Armeria Eskola gaur egun ezagutzen duguna izatera heldu da, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua, publikoa, eta hasierako zein enplegurako prestakuntzak eskaintzen dituena.

1912
1913
1914
1914
1923
1929
1938
1950
1951
1951
1954
1955
1955
1960
1962
1962
1963
1965
1968
1972
1972
1975
1975
1976
1978
1979
1981
1981
1987
1989
1991
1996
1999
2001
2005
2006
2011
2012
2012
2012
2013
2017
2018

1912

Creación de la Escuela de Armería

Armeria Eskolaren sorrera

Armeria Eskola sortzea onartu zen Eibarko Udalean. Espezialitatea: armagintza. Liejako (Belgika) eta Saint Etienneko (Frantzia) eskoletatik hartutako ikasketa planak jarraitu ziren.

1913

Lehen harria jartzea

Lehen ikasturtearen inaugurazioa  Frontoi Zaharreko ikastetxean. Fermin Calbetonek lehen harria jarri zuen zezen plazaren inguruko lurretan, Armeria Eskola eraikitzea aurreikusi zen lehen kokalekuan. Ondoren, 1913ko ekainaren 16an, Isasi gainean eraikitzea erabaki zen. Zuzendaria: Jose Carnicero Guillemon.

1914

Edificio en la inauguración de la escuela Armeria

Inaugurazioa

Behin betiko Armeria Eskolaren inaugurazioa.

1914

II Exposición regional de Artes e Industrias visitada por Alfonso XIII.

Erakusketa

Eskualdeko Arte eta Industrien II. erakusketara. Alfontso XIII.ak egindako bisita.

1923

Doitasunezko mekanika

Armagintza ikasketen ordez Doitasun Mekanikakoak jartzeko beharra aztertu zen, Saint-Etienneko eta Belgikako Liejako Eskoletan egiten ari ziren bezala. Horretarako, makina-erremintak eta ebaketa zein neurketa tresnak ekoiztu eta salduko zituen tailer baten proiektua garatu zen.

1929

Ofizialtza eta Maisutza ikastaroak

Ikasketen Plan berria garatu zen, Ofizialtzako bi ikastaro, Maisutzako beste bi eta gaueko eskola osagarriak zituena. Ikasturte amaieran irakaskuntza ziurtagiri berezia eman zen.

1938

Armeria es restaurada de las consecuencias de la guerra,

Gerra ondoren

Gerra Zibilaren kalteak konpondu ostean, klaseak berriz abiatu eta lehenengo ikasturtea hasi zen. Zuzendaria: Cándido Astaburuaga Anitua.

1950

Julio Anitua Alberdi

Ikasle Ohien elkartea

Ikasle Ohien Elkartea eratu zen, gaur egun Armeria Eskola Elkartea moduan ezagutzen dena. Julio Anitua Alberdi izendatu zuten Batzorde Sortzailearen lehendakari.

1951

Concesión a Armeria Eskola de la Corbata de la Orden de Alfonso X El Sabio.

Alfontso X.a Jakituna Ordenaren Gorbata

Alfontso X.a Jakituna Ordenaren Gorbata eman zitzaion Armeria Eskolari

1951

II Exposición Nacional de Trabajos realizados por los alumnos de las Escuelas de Artes y Oficios Artísticos y Elementales de Trabajo

Lehen domina nazionala

Armeria Eskolari lehenengo domina eman zitzaion “Arteen eta Laneko Ogibide Artistikoak” eta “Lan Elementalak” eskoletako ikasleek egindako Lanen II. Erakusketa Nazionalean”, Bartzelonan egina.

1954

Comienzo de la ampliación de la Escuela.

Ikastetxearen zabalkuntza

Ikastetxearen zabalkuntza lanak hasten dira.

1955

Estatuak Armeria Eskola erosten du

Hezkuntza Nazionaleko Ministerioaren dekretuan, Estatuak Armeria Eskola erostea onartu zuen, Udalarena zena, milioi bat pezetako prezio sinbolikoaren truke.

1955

Medalla Especial de Honor

Ohorezko Domina Berezia

Armeria Eskolak Ohorezko Domina Berezia lortu zuen “Lan Eskolek” Valentzian egin zuten III. Erakusketan.

1960

Elektrizitate arloa ezartzen da

Elektrizitateko lehen ikasturtea hasi zen, Julio Busto Chillón irakaslea eta 14 ikaslerekin.

1962

Hastapeneko Lanbide Heziketa ezartzen da

Hastapeneko Lanbide Heziketako lehen promozioa urtarrilean hasi zen.

1962

Lehen lizentziatuak Ofizialtzan eta Maisutzan

Bost urteko ikasketak, Ofizialtzako hiru eta Maisutzako bi, burutu zituzten lehen ikasleak lizentziatu ziren.

1963

Elektronika arloa ezarri zen

Estatuan aitzindaria izan zen. Argazkietan eguneko eta gauetako lehen promozioak agertzen dira

1965

Delineazio ikasketak ezarri ziren

(OM de 20/11/1965). Argazkian delineazioko lehen promozioa agertzen da.

1968

Mikromekanika arloa ezarri zen

Estatu mailan aitzindaria. (1968/06/27ko MA, 1968/07/25eko BOE). Horretarako, Ormaechea zuzendaria, Larrañaga zuzendariordea, eta Edmond Coudert Cluseseko irakaslea, Robert Blaise ingeniariarekin harremanetan jarri ziren Besançonen.

1972

Chicas en Armería en Delineación Industrial.

Lehen emakumeak

Emakumeak lehen aldiz Armeria Eskolan matrikulatu ziren, Delineazio industrialean.

1972

Ingeniaritza Teknikoa ezarri zen gaueko erregimenean

Donostiako IT eskolarekin egindako hitzarmen baten bidez izan zen. Akordioari esker, irakasle titularrak Eibarrera etor zitezkeen azterketa partzialak eta bukaerakoak egitera.

1975

Hezkuntzari buruzko Lege Orokorra ezarri zen

Plan berriak (1974/03/14ko 995/1974 Dekretua), Ofizialtza eta Maisutza LH1 eta LH2 sistemengatik ordezkatu zituen.

1975

Laborategiko Operadoreak kurtsoa ezarri zen

Laborategiko Operadoreak kurtsoa ezarri zen (OM 13/10/1975).

1976

Lehendabiziko euskara klaseak

Ohiko ordutegitik kanpoko euskara ikastaroak ematen hasi ziren Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak finantzatuta.

1978

Kalitate Kontrola ezarri zen

Metal arloaren barnean, Kalitate-Kontrola izeneko espezialitatea hasi zen. (MA, 1979/02/26). Estatu mailan bakarra.

1979

Inauguración del Edificio de F.P. I. (Actualmente Mogel-Isasi)

Moguel-Isasi eraikinaren inaugurazioa

Gaur egun Mogel-Isasi deitzen den eraikina inauguratu zen. Eskolarako 240.000.000 pezetako baliabide didaktikoak hornitzeko lehiaketa publikorako deialdia egin zen.

1981

Transferentzia Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailera

Armeria Eskola Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailera transferitu zen.

1981

Teknikerren sorrera

Tekniker gizarteari zerbitzua emateko asmoz sortu zen, enpresen berdintasunezko parte-hartzea ziurtatuz eta ahalbidetuz. Ikasle Ohien Elkarteak gidatuta, Metalurgia Laborategiak Ikerketa Elkarte bihurtu ziren eta Teknikerren egoitza Armeria Eskolan finkatu zen.

1987

Merezimenduengatik Urrezko Domina

Foru Aldundiak merezimenduak aitortzeko saririk handiena, Urrezko Domina, eman zion Armeria Eskolari. Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Imanol Muruak, udalerriekiko harremanetarako foru diputatuak, Jesús Mª Akizuk, eta tokiko agintariek Ikasle Ohien Elkartearen Urteko Batzarrean irakurri zuten testua.

1989

IEE-1 ikasketen hasiera

IEE-1 Irakaskuntza Ertainen Erreformaren hasiera, LH1 eta BBBko 1. eta 2. mailak ordezkatu zituena. 1200 ikasle baino gehiago matrikulatu ziren Armeria Eskolan.

1991

BTI-aren eta NZT-aren hasiera

IEE-2ko BTI (Batxilergo Tekniko Industriala) eta NZT (Natur Zientzien Batxilergoa) ezarri ziren. Matrikulazioa 1.400 ikaslekoa izan zen eta irakasleak 94, inoizko zifrarik altuenak.

1996

Armería eskola imparte el primer Ciclo Formativo de la LOGSE. De nivel superior "Desarrollo de Proyectos Mecánicos" DPM

LOGSEko lehen heziketa zikloa

Lehen aldiz LOGSEko goi mailako heziketa ziklo bat ezarri zen, “Proiektu Mekanikoen Garapena”.

1999

Ikastetxe Integratua

Armeria Eskola ikastetxe integratu izendatu zuten. Horrela, ikastetxeak hasierako prestakuntzaz gain, langile eta langabeentzako ikastaroak ere bere gain hartu zituen.

2001

Reconocimiento a Armeria Eskola por la consecución de la certificación ISO 9000

ISO 9000 ziurtagiria

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren aitortza, ISO 9000 ziurtagiria lortzeko bidean egindako lanagatik.

2005

Armeria consigue la “Q” de plata

Zilarrezko Q ziurtagiria

Armeria Eskolak EFQMren zilarrezko “Q” ziurtagiria lortu zuen.

2006

Hizkuntza Normalkuntza Proiektua

Jose Luis Elorzak zuzendutako batzordeak Hizkuntza Normalkuntza Proiektua landu eta Armeria Eskola Ulibarri proiektuan sartu zen, ikastetxeko hizkuntza ohiturak eraldatuz eta euskararen erabilera indartuz.

2011

Lehen heziketa ziklo hiru eleduna

Armeria Eskolan, lehen aldiz, hainbat modulu ingelesez egitea ahalbideratzen zuen ziklo hiru eleduna eskaini zen, Erregulazioko eta Kontrol Automatikoko Sistemak zikloa.

2012

Ingurumena kudeatzeko sistemaren ziurtagiria

Armeria Eskolak UNE-EN ISO 14001, Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria lortu zuen.

2012

Euskal Makila saria

Armeria Eskolak “Euskal Makila” saria jaso zuen, bere 100 urteko ibilbidea aitortzeko, Empresa Vasca y Sociedad Fundazioak antolatutako “la cita de la Empresa Vasca” ekitaldian.

2012

Lan Onari saria

Jose Luis Novoa Zuzendariak “Lan Onari” saria jaso zuen Armeria Eskolaren izenean Patxi López lehendakariaren eskutik.

2013

Elektronika espezializazioaren ezarpena

Elektronikako espezializazioa ezarri zen (Ekipo elektroniko integratuak garatzeko teknikaria)

2017

Implantación del la especialización en metrología

Metrologiako espezializazioa ezarri zen

Sariki enpresaren laguntzaz, Kalitate-kontrol metrologikoa izeneko espezializazioa ezarri zen. Argazkian espezializazioan parte hartu zuten enpresen ordezkariak ageri dira.

2018

laboratorio de metrología

Metrologiako laborategia

Ethazi gelekin batera, Metrologiako laborategia inauguratu zen.

Símbolo de Armeria Eskola

Ondo Egindako Lana

 Ondo Egindako Lana esparru anitzetako profesionalek solasean partekatutako ideiak eta gogoetak jasotzen dituen bilgunea da. Aritu eta aditu horiek izandako bizipenetatik eta egindako lanen oinarrietatik ateratako gogoetak, gakoak eta balioak gizarteratu nahi ditu Armeria Eskolak.