Ohiko matrikula: I fasea (uztailak 19-21), II fasea (uztailak 23-27), III fasea (uztailak 29-30)

BEHIN BETIKO ZERRENDAK ETA PLAZEN ESLEIPENA:

  • Uztailaren 13an onartuen, ez-onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratuko dituzte

 

MATRIKULA EGITEKO EPEAK

  • Ohiko epea
    • I fasea: Uztailaren 19tik 21era bitartean
    • II fasea: Uztailaren 23tik 27ra bitartean
    • III fasea: Uztailaren 29tik 30era bitartean
  • Ezohiko epea: irailaren 1etik urriaren 15era

 

MATRIKULA EGITEKO EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Lehen kurtsoko ikasle berriak
    • NANa
    • Ordainketaren agiria
    • Argazki bat (izen-abizenak atzean idatzita)

 

ORDAINKETA: Eskola-Materiala, Eskola-Asegurua, Lan Poltsa zerbitzua eta Ekintza Osagarriak

  • Zenbatekoa: 175 €
  • Ordainketa non egin:
    • Kutxaren kontu korrontean: ES12 2095 5035 0110 6051 9435
  • Ordainketa nola egin:
    • Online formatuan
    • Dirua zuzenean kutxazain automatikoan sartuta
  • Oharra: Ordainketa egiteko ezin da Kutxako leihatila zerbitzua erabili

 

Gogoratu Armeria Eskolaren eskaintza osoa web orrian dagoela.

 

ARMERIA ESKOLAREN ESKAINTZA

Hauek dira gure ikastetxean egin ditzakezun heziketa zikloak. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik ziklo bakoitzaren gainean.

Erdi mailako heziketa zikloak:

Goi mailako heziketa zikloak

 

SARRERA BALDINTZAK

Erdi mailako edota Goi mailako heziketa ziklo bat egiteko bete behar diren baldintzak, onarpen kupoak eta lehentasunak Hezkuntzako web orrian dituzu.

 

HIZKUNTZA AUKERAK

 

Telekomunikazioak eta Informatika Sistemak, Mantentze-lan Elektronikoa, Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak eta Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, zikloak B eredu mistoan eskaintzen dira, Mekanizazioa D, A eta B ereduetan eta beste guztiak euskaraz eta gazteleraz. Gainera Automatizazioa eta Robotika Industriala zikloan lau modulu ingelesez egiteko aukera ere izango duzu.

Azpimarratu nahi genuke euskarazko D ereduek formakuntzari plus bat eransten diotela; izan ere, administrazio publikoek eta inguruko enpresa handienek gero eta gehiagotan eskatzen dute lan arloan euskara ere menderatzea. Gainera, eredu horretan ikasten baduzu, heziketa zikloa amaitutakoan euskarazko B1 edo B2 ziurtagiriak lor ditzakezu.

 

 

Hasiera:

08:00

Uztailak 19, 2021

Bukaera:

14:00

Uztailak 30, 2021