‘Kalitate Kontrol Metrologikoa’ eta ‘Ekipo Elektroniko Integratuen Garapena’ espezializazioen hasiera

Sailburu Ordetzak onartu ondoren, Armeria Eskolak eskainitako bi espezializazioak martxoan hasiko dira eta 15 hilabeteko luzera izango dute, datorren urteko ekainean amaituko direlarik.

Kalitate Kontrol Metrologikoa 8 ikaslek egingo dute,  Armeria Eskolako 5, IMHko eta Miguel Altunako ikasle bana eta lanean diharduen beste ikasle bat. Espezializazio programan parte hartuko duten enpresa guztiak Debabarrena eta Durangaldekoak izango dira.

Bestalde, Ekipo Elektroniko Integratuen Garapena (Embedded) espezializazioan 6 ikaslek hartuko dute parte, horietatik hiru gure ikastetxekoak izango direlarik eta besteak Tartanga, Easo eta Lea Artibai ikastetxetakoak. Enpresei dagokionez, nabarmentzekoa da geografikoki oso sakabanatuak daudela, Donostia, Zamudio, Arrasate, Boroa, Mendaro eta Eibarren kokatuak daudelarik.

Espezializazioak enpresarekin lotura estuan egiten diren kurtso edo programak dira eta enpresen zein ekoizpen sektoreen kualifikazio bereziko beharrizanak betetzera bideratuta daude.

Hastear dagoena Metrologia espezializazioaren 5.edizioa izango da eta Elektronikakoa bigarrena. Bi espezializazio hauen bidez Armeria Eskolak lan merkatuak eskatzen dituen eta hain beharrezkoak diren profesionalak prestatzen ditu, enpresen zein ikasleen beharrei erantzunez.

Hasiera:

08:00

Martxoak 1, 2022

Bukaera:

23:59

Martxoak 31, 2022