Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea (EWWR) Europako Batzordearen ekimen bat da, eta enpresek, administrazioek eta erakundeek hondakinak prebenitu eta birziklatzeko egiten dituzten jarduerak ezagutzera ematea du helburu. Europa osoan ospatuko da 2022ko azaroaren 19tik 27ra.

Aste hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ekintza ugari antolatu ditu, besteak beste, ‘Ekonomia Zirkularra modelatzen’ eskultura erakusketa eta Lanbide Heziketako ikastetxeei parte-hartzeko gonbidapena luzatu die. Horren bitartez islatu nahi dira LH-ko gazteek ikastetxean hondakinen prebentzioa eta kudeaketa egokia egiteko burutzen dituzten jarduerak, ekonomia zirkularra bultzatzearren.

Armeria Eskolako ikasle eta irakasle talde batek lehiaketan parte hartuko du eta eskultura azaroaren 26an erakutsiko da

Hasiera:

00:00

Azaroak 19, 2022

Bukaera:

00:00

Azaroak 27, 2022