2021-2022 ikasturterako Debabarrena Integra programaren 16. edizioa antolatu du Armeria Eskola Elkarteak. Izena emateko epea irailaren 17ra arte zabalik egongo da.
Armeria Eskola Elkarteak kudeatu eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako programaren helburua da gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden langabeak gizarteratzea eta laneratzea da.
Ekimenak bi fase ditu. Lehenengoan ohikoa den bezala, matematikak eta gaztelera landuko dira, atal hau 190 ordu ingurukoa izango da eta Eibarko EPAn emango da irailaren 16tik urtarrilaren 27ra, astelehenetik ostiralera, 11:00-14:00 ordutegian. Aurten berrikuntza bat gehitu da eta Euskara ulertzeko 60 orduko saioak eskainiko dira, Eibarko Udalarekin lankidetzan. Ikastaroan erabiliko den metodologia Uler-saioak deiturikoa da eta Soziolinguistika Klusterrak 2010etik kudeatzen duen Aldahitz Ikerketa proiektuaren baitan sortutakoa da. Proba piloto batzuk ipiniko dituzte martxan eta horietako bat Debabarrena Integra programako ikasleekin egingo da. Helburua euskarazko ahozko ulermenean oinarrizko maila bat eskuratzea da eta modu honetan gizarteratzea erraztea.
Bigarren fasean, FMEE0108 FABRIKAZIO MEKANIKOKO ERAGIKETA OSAGARRIAK (400 ordu + 40 ordu PPNL = 440 ordu) profesionaltasun ziurtagiria emango da Armeria Eskolan, astelehenetik ostiralera eta 14:30 – 20:15 ordutegian. Lan-Administrazioak akreditatutako 1. mailako Profesionaltasun Ziurtagiri bat da eta gainditzen dutenek praktiketako modulua egin ahalko dute. Azkenik, KURRIKULUMA eta LAN-ELKARRIZKETAK landuko dira DAITEKE Gizarte Aholkularitzaren eskutik.
Interesa duten pertsona guztiek LANBIDEn izena emanda egon beharko dute enplegu-eskatzaile gisa, 16 urte beteta izan beharko dituzte eta Debabarrena eskualdean bizi beharko dute.
Izen ematea, lotura honetan klikatuz, 943203244 / 615 775 556 telefono zenbakietara deituz edo Armeria Eskolako 104 Bulegora bertaratuz egin daiteke