BIKAIN, Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortzeko ebaluaketa

BIKAIN Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du.

Ziurtagiria eskuratu ahal izateko Armeria Eskolak ebaluazioa jaso eta gainditu beharko du. Ebaluatzaileek Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) jasotako adierazleak aztertuko dituzte euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatzeko.

Bikain ebaluaketaren bidez, euskarak Armeria Eskolan duen osasuna ezagutu nahi dugu, indarguneak eta ahuleziak identifikatu eta gure hizkuntzari bultzada berri bat emateko plana egin.

Hasiera:

00:00

Azaroak 19, 2020

Bukaera:

00:00

Azaroak 26, 2020