ATE IREKIAK
Martxoaren 17an, arratsaldeko 6etan, Armeria Eskola Streaming bidez ezagutzeko eta zalantzak argitzeko aukera paregabea duzu. Egun horretan bertan jarriko dugu web orri honetan saioa Internet bidez jarraitzeko esteka.
Ahalik eta informazio pertsonalizatuena eman nahi dizugu; horregatik, Armeria Eskolako instalazioak aurrez aurre ezagutzeko aukera ere izango duzu. Bete mesedez formularioa zure datuekin eta adierazi interesatzen zaizkizun heziketa zikloak, hurrengo egunetan zita bat jasoko duzu gure ikastetxea bisitatzeko.
ARMERIA ESKOLAREN ESKAINTZA
Hauek dira gure ikastetxean egin ditzakezun heziketa zikloak. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik ziklo bakoitzaren gainean.
Erdi mailako heziketa zikloak:
Goi mailako heziketa zikloak
- Mantentze-lan Elektronikoa
- Automatizazioa eta Robotika Industriala
- Telekomunikazioak eta Informatika Sistemak
- Mekatronika Industriala
- Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan
- Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
Ziklo horietatik bi, Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak eta Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, B eredu mistoan eskaintzen dira; beste guztiak euskaraz eta gazteleraz. Gainera Automatizazioa eta Robotika Industriala zikloan lau modulu ingelesez egiteko aukera ere izango duzu.
Azpimarratu nahi genuke euskarazko D ereduek formakuntzari plus bat eransten diotela; izan ere, administrazio publikoek eta inguruko enpresa handienek gero eta gehiagotan eskatzen dute lan arloan euskara ere menderatzea. Gainera, eredu horretan ikasten baduzu, heziketa zikloa amaitutakoan euskarazko B1 edo B2 ziurtagiriak lor ditzakezu.
SARRERA BALDINTZAK
Erdi mailako edota Goi mailako heziketa ziklo bat egiteko bete behar diren baldintzak, onarpen kupoak eta lehentasunak Hezkuntzako web orrian dituzu.