Aurrez aurreko Ate Irekiak

AURREZ AURREKO ATE IREKIAK

Maiatzaren 11an egingo diren aurrez aurreko ate irekien bidez, Armeria Eskola ezagutzeko eta zalantzak argitzeko aukera paregabea duzu. Bi txanda antolatu ditugu:

  • Arratsaldeko 17:30etan Goi Maiko Zikloak
  • Arratsaldeko 18:30etan Erdi Mailako Zikloak

Txanda bakoitzak ordu erdiko bi zati izango ditu, lehendabizi azalpen orokorrak emango dira eta ondoren instalazioak erakutsiko dira.

Ahalik eta informazio pertsonalizatuena eman nahi dizugu; horregatik, Armeria Eskolako instalazioak aurrez aurre ezagutzeko aukera ere izango duzu. Klikatu azpiko irudia eta bete mesedez formularioa zure datuekin eta adierazi interesatzen zaizkizun heziketa zikloak, hurrengo egunetan zita bat jasoko duzu gure ikastetxea bisitatzeko.

 

 

ARMERIA ESKOLAREN ESKAINTZA

Hauek dira gure ikastetxean egin ditzakezun heziketa zikloak. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik ziklo bakoitzaren gainean.

Erdi mailako heziketa zikloak:

Goi mailako heziketa zikloak

 

SARRERA BALDINTZAK

Erdi mailako edota Goi mailako heziketa ziklo bat egiteko bete behar diren baldintzak, onarpen kupoak eta lehentasunak Hezkuntzako web orrian dituzu.

 

HIZKUNTZA ESKAINTZA

Bi ziklo, Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak eta Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, B eredu mistoan eskaintzen dira; beste guztiak euskaraz eta gazteleraz. Gainera Automatizazioa eta Robotika Industriala zikloan lau modulu ingelesez egiteko aukera ere izango duzu.

Azpimarratu nahi genuke euskarazko D ereduek formakuntzari plus bat eransten diotela; izan ere, administrazio publikoek eta inguruko enpresa handienek gero eta gehiagotan eskatzen dute lan arloan euskara ere menderatzea. Gainera, eredu horretan ikasten baduzu, heziketa zikloa amaitutakoan euskarazko B1 edo B2 ziurtagiriak lor ditzakezu.

 

Hasiera:

17:30

Maiatzak 11, 2021

Bukaera:

19:30

Maiatzak 11, 2021

Non:

Armeria Eskola