Ate ireki birtualak

Ate ireki birtualen jardunaldia ikusi dezakezu bideo honetan:


Urtero, Armeria Eskolaren ateak irekita egon dira etorri nahi duenari gure heziketa zikloak, tailerrak eta instalazioak erakusteko, deitzea nahikoa zen zita egin eta irakasleekin biltzeko. Orain, aurrez aurreko ekintzak etenda dauden honetan, gure asmoa informatzen jarraitzea da, eskaintza azaltzea eta balizko galderak erantzutea. Horretarako antolatu ditugu Ate Ireki Birtualak, maiatzaren 19an arratsaldeko 6etan izango direnak eta aurretik zalantzaren bat argitu edo informazio gehiago jaso  nahi baduzu, online formulario bat ere prestatu dugu.

Ez geratu zalantzekin edo kezkekin, formularioa oso erres betetzen da, datu pertsonalak sartu, interesatzen zaizkizun zikloak aukeratu, zalantzak idatzi eta bidali. Minutu bakar batean beteko duzu eta pare bat egunetan, korreo elektronikoaren bidez, galdera guztiak erantzungo dizkizugu.

Klikatu hemen formularioa betetzeko

Hasiera:

18:00

Maiatzak 19, 2020

Bukaera:

20:00

Maiatzak 19, 2020

Non:

Armeria eskola