Antxitxika eskolan ekimena

Ikasleen jarduera fisikoa eta mugikortasun aktiboa bultzatzeko asmoz, Armeria Eskolak parte hartuko du Wellk enpresak antolatutako Antxitxika Eskolan ekimenean. Helburua Eibarko eskolen arteko liga bat sortzea da. Eskola bakoitzak ahalik eta KM GEHIEN erregistratu beharko du. 

Hauek izango dira sariak:

  1. Eskola/Ikastetxe irabazleari patinete elektrikoa

  2. Bigarrenari orbea pack-ak

  3. Hirugarrenari wellk pack-ak

Saria talde irabazlearen partaideen artean zozketatuko da, baina gutxienez 25 kilometro egin beharko dituzte zozketan parte hartzeko. 

Hasiera:

08:00

Urriak 16, 2023

Bukaera:

20:00

Urriak 16, 2023