Hondakinak Murrizteko Europako Asteak Europako herritar guztiak animatzen ditu azaroko aste bakar batean baliabideen eta hondakinen kudeaketa iraunkorrari buruzko kontzientziazio-ekintzak gauzatzera.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, besteak beste, ‘Ekonomia Zirkularra modelatzen’ eskultura erakusketa antolatu du eta Lanbide Heziketako ikastetxeei parte-hartzeko gonbidapena luzatu die. Horren bitartez islatu nahi dira LH-ko gazteek ikastetxean hondakinen prebentzioa eta kudeaketa egokia egiteko burutzen dituzten jarduerak, ekonomia zirkularra bultzatzearren.
Armeria Eskolak aurkeztu duen eskultura altzairuzko piezak birziklatuz egin da eta infinitu forma duen zinta bati soldatuta dago, ekonomia zirkularreko hiru termino garrantzitsu adieraziz: birziklatu, birdiseinatu eta berrerabili.