Euskarazko ‘Uler-Saioek’ arrakasta lortu dute Debabarrena Integra Bat Eginez programaren barruan
Urtero bezala Armeria Eskola Elkartea Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen duen Debabarrena Integra-Bat Eginez programaren kudeaketaz arduratu da aurten ere. Bazterketa sozialean erortzeko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta lan-munduan integratzea du helburu egitasmoak, fabrikazio mekanikoaren arloan trebatzen dira, eta 16. edizio honetan berikuntza bat izan dute: euskarazko ulermen saioak. Saioek 60 orduko iraupena izan dute eta helburua euskarazko ahozko ulermenean oinarrizko maila lortzea izan da, modu horretan integrazio laborala eta soziala erraztuz. Uler-saio hauek Eibarko Udalaren eta Armeria Eskola Elkartearen arteko lankidetzari esker eman dira.
Hizkuntza metodologia dinamikoa izanik, ikasleak oso gustura aritu dira eta emaitza positiboak lortu dituzte. Lorpena eta egindako esfortzua txalotzeko diploma banaketa ekitaldian Jon Iraola, Eibarko Alkatea, Patxi Lejardi, Euskara eta Kultura Zinegotzia, Carlos Abad, Armeria Eskola Elkarteko presidentea, eta Aitor Puy irakaslea egon dira ikasleekin batera.