Enplegua sustatzeko programa Fabrikazio Mekanikoa eta Soldadura arloetan
Langabezian dauden edo lan prekarioa duten eibartarrei zuzenduriko programa da, eta izen ematea lotura honetan egin ahal da martxoaren 24 baino lehen.
Armeria Eskola Elkarteak, Eibarko Udalaren laguntzaz, laneratze programa bat eskaintzen du, Lanbiden inskribatutako langabetu eibartarrentzat. Programa apirila eta uztaila bitartean garatuko da. Jarraian programaren garapena:
- Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioan (MF0091) (210 ordu).
- Garapen pertsonaleko konpetentziak (16 ordu).
- Eskorga jasotzaileak gidatzea (30 ordu).
- Elektrodo estali bidezko soldadura (60 ordu).
- Praktikak enpresan (gutxienez 60 ordu).
- Laneratze-prozesuan laguntza.
Parte hartzeko baldintzak honakoak dira:
- Eibarren erroldatuta egotea.
- Langabezian egotea edo lan prekarioa edukitzea eta Lanbide-n izena emanda egotea.
- Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
- Positiboki baloratuko da Fabrikazio Mekaniko nahiz Soldadura arloan esperientzia profesionala edota ezagutzak izatea.
Izena emateko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Inskripzio orria beteta (Pegoran eta eibar.eus webgunean eskuragarri).
- NAN kopia edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
- Lanbidek emandako izen-emate aldien txostena.
- Lan-bizitza.
- Curriculum-a eguneratuta.
Informazio gehiago jasotzeko edota zalantzak argitzeko, jarri gurekin harremanetan: elkartea@armeriaeskola.eus helbidean edota 633909388 (Eider) telefonoan.