
Armeria Eskola EMEU Elkarte Europarraren urteko batzarrean egon da Danimarkan
ARMERIA ESKOLAK Danimarkako Aarhus hirian izandako EMEU elkartearen urteko bileran parte hartu du Abenduaren 29a eta Urriaren 3a bitartean. Bilera honetan 90 kide inguruk parte hartu dute, hura osatzen duten familia profesional ezberdinetakoak.
Urteko batzar honek lan bilera ezberdinak izaten ditu, batetik, elkartearen zuzendaritza edo steering group-ean parte hartu du eskolako nazioartekotze koordinatzailea den Irati Markuerkiagak eta bestetik lan-talde ezberdinetan parte dute Ibai Zubizarreta, Ioseba Altuna eta Imanol Urreistik.
Bilera hauetan jada martxan ditugun hainbat ekimen planifikatu eta garatzeaz gain, aurrera begirako hobekuntzak eta elkarlanerako aukerak aztertu dira. Europako proiektu berriak, jasangarritasuna, aniztasuna, integrazioa eta digitalizazioa dute zutabe nagusi gisa. Hauek eskoletan nola ari garen garatzen eta elkarlanak honetan izan ditzakeen onurak izan dira hizketagai egun hauetan, besteak beste.
EMEU elkartearen barne, 25-26 ikasturtean Armeria Eskolak hainbat ikastaro eskaini eta jasoko ditu, gure ikasleei nazioarteko ingurugiro eta esperientziaz gozatzeko aukera eskainiz. Hala nola, Martxoaren 9tik 24ra Sustainable & Smart Buildings ikastaroa eskainiko da, elektriztatea eta eraikuntza uztartzen dituena; Martxoaren 2tik 13ra Armeria Eskolan 2 ikastaro eskainiko dira: eHealth ikastaroa, elektronika eta osasungintza lerrokatzen dituena, eta EDM-Electro Discharging Machining, zeinetan pieza bat diseinatu elektrohigadura bidez fabrikatuko duten.
Bestalde, gure ikasleak atzerrira joateko aukera izango dute, electroneumatics eta e-Health ikastaroetara besteak beste. Armeria Eskolan, denon esfortzuarekin, nazioartekotzari bere lekua ematen ari gara. Nazioarteko esperientzia hauek ikasleen garapenean lagungarri direla sinistuta.