Elkarlaneko robotika, espezializazio-kurtso berria 2024-2025 ikasturterako
Datorren ikasturtetik aurrera, espezializazio-kurtso berria eskainiko du Armeria Eskolak: Elkarlaneko Robotika. Kurtso honetako ikasleek elkarlaneko robotikako ekipamendu eta aplikazioen muntaketa, instalazioa, konfigurazioa eta programazioa burutzen ikasiko dute. Produkzio-sektore guztietako enpresa publiko eta pribatuetan jardun ahal izango dute, elkarlaneko robotikarekin lotutako jardueren diseinuan, garapenean, muntaketan, mantentze-lanetan edo aholkularitzan.
Hauek dira prestakuntza honetako irteera profesional ohikoenak:
- Elkarlaneko robotika industrialeko sistemen muntaketa gainbegiratzeko taldeko burua.
- Elkarlaneko robotika industrialeko sistemen mantentze-lanak gainbegiratzeko taldeko
burua. - Elkarlaneko robotika industrialeko sistemen proiektugilea.
- Elkarlaneko robotikako sistemak abian jartzeko teknikaria.
- Elkarlaneko robotika industrialeko programatzailea.
Prestakuntza-plana:
- 600 ordu guztira, %30-40 enpresan + %60-70 formakuntza zentroan
- Hizkuntza: A eta D ereduak
Informazio gehiago: 943 203 244