Itzuli

Armeria Eskola herriari irekita

1912tik dihardu Armeria Eskolak Lanbide heziketan. Ordutik milaka langile hezi eta gaur egun estatu mailan Lanbide eskola erreferente gara.

Azken urteetan oro har gizartea asko aldatu da, eta Lanbide Heziketak irakas-metodologia egokitu du garai berrietara. Armeria Eskolan aldaketa horiez gain, baliabide, tailer eta gelak ere egokitu eta berriztu ditugu.

Apirilaren 18an, Zapatua, 11:00etatik 13:00etara Armeria Eskolak Eibarreko herriari eskolako ateak irekiko dizkio.

Eskaintza formatiboaz informatu eta eskolak izan duen eraldaketa Eibartar guztioi erakutsi nahi dizuegu.

Zahar zein gazte, ikasle edo ikasle-ohi, denok zaudete saio honetara gonbidatuta.

Zatoz Armeria Eskolara, badaukagu zer erakutsi!

Eman izena eta zatoz Armeria Eskola ezagutzera!

Data

Api 18 2026

Ordua

11:00 - 13:00

Lekua

Armeria Eskola