Lanbide Heziketa da enplegua lortzeko bide zuzen eta erakargarrienetako bat. Titulua lortu eta 6 hilabetera, Armeria Eskolako ikasleen okupazio-tasa % 93koa da 2024ko urtarrilean, aurreko ikasturtean baino % 3 handiagoa. Ehuneko horretan sartzen dira 2023ko ekainean erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan …
Automatizazio eta Robotika zikloa izan da aitzindaria ikasketa-modulu internazionalak antolatzen Armeria Eskolan. 2018-2019 ikasturtean antolatu genuen 1. edizio pilotua, Engineering Mobility in Europe (EMEU) programaren barruan, eta Alemaniako sei ikasle izan genituen gure artean. Talde mistoetan eta elkarlana ardatz, ikasleek …
Eibarko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailak enplegua sustatzeko prestakuntza-programa berri bat jarriko du abian, herrian erroldatuta, langabezian edo lan prekarioa duten eta Lanbiden izena emanda dauden pertsonentzat. Fabrikazio mekanikoaren arloko prestakuntzan zentratzen da programa. Programa Armeria Eskola Elkarteak …
Mantentze-lan elektromekanikoa eta Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak erdi mailako zikloetan gaitasun bigunak lantzeko proiektu berria abiatu genuen pasa den asteazkenean 10 enpresekin batera. GFA-k finantzatutako proiektuan 1. mailako 40 ikaslek hartzen dute parte enpresek eskatzen duten “jarrera ona” zer den …
Telekomunikazio eta Informatika-sistemak goi-mailako zikloan hainbat arlotan trebatzen dira ikasleak: informatika-sareak, ikus-entzunezko sistemak, irrati-komunikazioak, telekomunikazio-sistemen mantentze-lanak eta telekomunikazioetako azpiegitura komunak. Ikasturte honen hasierako hiru-hilekoan, urritik abendura bitartean, 2. mailako ikasleak zortzi astez aritu dira ikus-entzunezkoen arlo teknikoa sakon aztertzen. Erronka …
Duela urte eta erdi abiatutako Emeu4crossovers nazioartekotze proiektuan egindako lanaren fruituak jaso eta dastatzeko aukera izan genuen duela gutxi modulu pilotuak martxan jartzean. Armeria Eskolako Automatizazio eta Robotika Industrialeko eta Mekatronika Industrialeko ikasleek eta Green Academy-ko (Aarhus, Danimarka) Lorezaintza eta …
Gure eskolak ingurumen-iraunkortasunarekin duen konpromisoari jarraiki, Raising Awareness Initiative about Sustainability Education in VET (RAISE VET) proiektua jarri du martxan, hezkuntza eta lanbide-heziketa iraultzea helburu duen ekimen berritzailea. Proiektuak, bere asmo handiko helburuekin, etorkizun handiko jarduera eta emaitzekin, aldaketarako faktore …
Armeria Eskolako Elkarteak antolatuta, urriaren 31n aurreko edizioetan hain harrera eta emaitza onak izan dituen Soldadura TIG ikastaroaren edizio berri bati hasiera emango zaio. 4. edizio honetan, ikastaroan parte hartuko duten eta ikastaroa amaitzen dutenen %50a gutxienez, 6 hilabetez eta …
Armeria Eskola Elkarteak (AEE), Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizartze Gaietako sailaren laguntzarekin, langabetuei zuzendutako gizarteratze eta laneratze programa bat jarri du abian, laneratzea errazteko. AEE-k martxan jarriko duen ekimen honen helburua, parte-hartzaileen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea da, lan-merkatuan sartzen laguntzeko …
Uztailaren 22ko Errege-dekretuak espezializazio kurtsoetan matrikulatzeko baldintzak aldatu egin ditu. Orain ez da beharrezkoa Lanbide Heziketako titulu bat izatea espezializazioak egiteko, nahikoa da gaiaren inguruan ezagutzak izatea. Aldaketa horiek medio, Armeria Eskolan berriro zabaldu dugu Industria-Mantentzearen Digitalizazioan izena emateko aukera. …