Bizi dugun egoera dela eta, eta Eusko Jaurlaritzak aholkatzen dituen prebentzio-neurriak jarraituz, Armeria Eskolako Elkartetik hurrengo bi egunetarako aurreikusita zeuden ekitaldiak ATZERATZEA erabaki da. Alde batetik, martxoak 13an ostiralean egitekoa zen Batzar Nagusia eta beste alde batetik ikasle ohientzako jai-ekitaldi …
Martxoko eta apirileko langile zein langabetuentzako ikastaroak eskuragarri daude. Ezagutzen al dituzue? Hemen dituzue ikusgai. Era berean, 2019-2020ko ikastaroen katalogo osoa ikusi eta aurrez izen-ematea http://ikastaroak.armeriaeskola.com ataritik egin dezakezu. Eman-izena eta Armerian itxarongo zaituegu!
Hemen da 2020ko Batzar Orokorra Ohikoa den bezala, Martxoan Batzar Orokorra ospatuko dugu. Aurten, iaz egin genuen bezala, bi ekitalditan ospatuko dugu: ostiralean, hilak 13, Batzar Nagusia, eta larunbatean, hilak 14, ikasle ohiak berriro elkartzeko ekitaldi ludiko eta jaieguna egingo …
Eskolako Hizkuntz Proiektuan ezarritako helburuak lantzeko eta euskarazko hezkuntza-eskaintza bermatu eta zabaltzeko- helburuarekin ‘laneko komunikazioa euskaraz’ zeharkako ikastaroa Telekomunikazio eta Informatika Sistemak zikloko Ethazi erronketan txertatzea erabaki zuen Armeria Eskolak 2019/20 ikasturte hasieran. Proiektuak Eibarko udalaren babesa izan du eta …
ULMA Embedded eta Armeria Eskolak elkarlanean diseinatutako espezializazio berriak eskolako elektronika arloa sendotu eta indartuko du, orain arteko goi mailako bi zikloei, Mantentze-lan Eletronikoa eta Telekomunikazio eta Informatika Sistemak zikloei jarraipena emanez. Aldi berean, Espezializazioak elektronika sektoreko beste enpresa eta ikastetxeekin …
Ethazi metodologian, ikaskuntza-eredu guztia erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren inguruan antolatzen da. Garatu nahi diren konpetentzia teknikoetan zein autonomia, talde-lana, aparteko emaitzetarako orientazioa eta antzeko zeharkako konpetentzietan oinarrituz, egoera problematiko bat planteatzen da, jarraian, egoera hori erronka bihurtu eta soluzio hoberenak …
Enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzeko, autoenpleguaren onurak ikusteko eta sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa eta antzeko gaitasunak garatzeko eta sustatzeko helburuarekin sartu zen Armeria Eskola Ikasenpresa proiektuan. Proiektuaren honen bidez, ikasgeletan enpresa txikiak sortu eta enpresen …
Lanbide Heziketako ikasleen heziketa prozesua osatzeko ezinbesteko osagaia da Lantokiko Prestakuntza, enpresa eta eskolaren arteko zubilana egiteaz gain, ikasleak ikastetxean ikasitakoa praktikara eramateko aukera ematen baitu. Armeria Eskolan, datozen egunetan, 117 ikasle hasiko dira Lantokiko Praktikaldia egiten, goi mailako zikloetako …
Datorren urtarrilaren 20an, arratseko 6:30tan, Eibarko Armeria Eskolan, Uxue Barkos Berruezo omendu eta errekonozituko dugu Ondo Egindako Lana programaren 14. saioan. Uxue Barkos Berruezo, kazetaria, Iruñeko zinegotzia, Gorteetako diputatua eta Nafarroako lehendakari ohiaren politika egiteko beste modu bat azpimarratu nahi dugu. Aniztasunean eta errespetuan oinarritutako politikaren …
Urtarrileko eta otsaileko langile zein langabetuentzako ikastaroak eskuragarri daude. Ezagutzen al dituzue? Hemen dituzue ikusgai. Era berean, 2019-2020ko ikastaroen katalogo osoa ikusi eta aurrez izen-ematea http://ikastaroak.armeriaeskola.com ataritik egin dezakezu. Eman-izena eta Armerian itxarongo zaituegu!