Urtero, Armeria Eskolaren ateak irekita egon dira etorri nahi duenari gure heziketa zikloak, tailerrak eta instalazioak erakusteko, deitzea nahikoa zen zita egin eta irakasleekin biltzeko. Orain, aurrez aurreko ekintzak etenda dauden honetan, gure asmoa informatzen jarraitzea da, eskaintza azaltzea eta …
Kaixo ikasle, albiste honen bidez ikasturte amaiera nolakoa izango den azaldu nahi dizugu. Oraindik ez dakigu aurrez aurreko saiorik izango dugun ala ez, eta izatekotan noiz hasiko diren. Hala ere, daukaguna zurekin partekatu nahi genuke. Klikatu hemen informazioa eskuratzeko.
Armeria Eskolak bat egin zuen Maker Komunitateak proposatutako eta Tknikak bultzatutako ekimenarekin, gonbita jaso bezain laster, martxoaren 23an, eta hiru aste eskasetan 1.000 babes-biserak egin ditu 3D inprimagailuen bidez. Bisera horiek beharren arabera banatu izan dira, hasieran ospitaleetan, gero anbulatorioetan, …
Ondoen zaintzen gaituztenei babesteko, Armeria Eskolak bat egin du Tknikarekin, Euskadi Maker Komunitatearekin eta inguruko beste hainbat ikastetxerekin babes-biserak elkarlanean ekoizteko 3D inprimagailuen bidez. Tknikak eredua diseinatu ondoren, martxoaren 23an ekoiztu genuen lehen bisera eta bi egun beranduago 54 unitateko …
Lanbide Heziketako ikastetxe guztien antzera, Armeria Eskola ere egoera berrira egokitzeko prozesuan murgilduta dago, eta, alde horretatik, azpimarratzekoa da bertako irakasle guztien konpromisoa. Aitortu behar da aldaketa ez dela batere erraza, hainbat jarduera praktiko tailerrean egin behar direlako nahitaez. Hala …
Gaur, Aitor Orbegozo IKTen arduradunak egindako proposamena jaso dugu: Padlet tresnaren bidez, ikasleekin egin daitezkeen dinamika interesgarri eta entretenigarriak antolatzea Moodle plataforman, Armeria Eskolaren kontua erabiliz. Padlet elkarlaneko muralak sortzeko aukera ematen duen plataforma digitala da, multimedia-baliabideak (bideoak, audioa, argazkiak …
Aurrez aurreko jarduerak etenda egon arren, irakasleon betebeharra da ikasleen hezkuntzarako eskubidea bermatzea, nahiz eta horretarako beste bitarteko batzuk erabili beharra izan. Hezkuntza eskubide hori bermatzeko, Armeria Eskolan honela jokatzea erabaki dugu: Ikasleekin egin beharreko jarduerak planifikatu eta planifikatutakoaren jarraipena …
Sailburuordetzatik jakin arazi digute “Lantokiko prestakuntzako modulua edo ikas-ekinezko erregimeneko prestakuntza duala egiten ari diren ikasle guztiek berehala utziko diote prestakuntza-jarduerari enpresan 2020ko martxoaren 16tik aurrera, eta beren etxeetan jarraituko dute eskola-eskolak aldi baterako eteteko ezarritako aldian.”
COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren ondoren, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Hezkuntza Sailaren jarraibideei jarraituz, Armeria Eskolak eskaintzen dituen zerbitzuetan hartutako erabakiak hauek dira 2020.03.14 datan dugun egoeraren arabera: 1. HASIERAKO FORMAKUNTZA: Martxoaren 13tik hasita 15 eguneko …
COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako etetea erabakia da. Etenaldi horrek 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera. Nolanahi …