
Barne ate irekiak
Armeria Eskolako Erdi eta Goi-mailako heziketa-zikloetako 2. mailako ikasleei zuzendutako barne-ate irekien saioa egin dugu gaur. Jardunaldian zehar, ikasleek hurrengo ikasturterako Armeria Eskolako prestakuntza-eskaintza bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.
Aurkeztutako Goi-mailako zikloak honako hauek izan dira:
- Mekatronika industriala
- Mantentze-lan elektronikoa
- Telekomunikazioak eta informatika sistemak
- Produkzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan
- Diseinua fabrikazio mekanikoan
- Automatizazioa eta robotika industriala
Halaber, zentroan eskaintzen diren Espezializazioak ere aurkeztu zaizkie:
- Kalitate kontrol metrologikoa
- Industria mantentzearen digitalizazioa
- Robotika kolaboratiboa
Zentrotik gogorarazi nahi zaie eskolako ikasleei, ziklo edo espezializazioren baten interesa piztu bazaie, oraindik ate irekien jardunaldiak izango dituztela aukeran. Data eta ordutegiei buruzko informazioa guztia webguneko ekitaldietan duzue eskuragarri.
Horrez gain, ikasleek bisita adostuak ere eskatu ahal izango dituzte zentroko orientatzaile edo gidarien bitartez.

![EKINTZAILETZA EGUNA – ERDOTZA FLORES [4] conv 1](https://armeriaeskola.eus/wp-content/uploads/EKINTZAILETZA-EGUNA-ERDOTZA-FLORES-4-conv-1-300x200.png)
