
Autokontsumo instalazio fotovoltaikoa
Ostiral honetan hasiko gara Armeria Eskolako autokontsumo elektrikorako instalazio elektrikoaren handitze lanekin.
Gabon aurretik instalazio berria martxan egotea aurreikusten dugu. Instalazio honek urtean 49,56MW/h energia elektriko sortzea aurreikusten da.
Hurrengo asteetan teilatu lanak diren bitartean baliteke gune desberdinak hesitu behar izatea segurtasunagatik.
Instalazio berri honen urteko sorkuntzak 14 etxebizitzaren argindar gastuaren besteko energia sortuko luke.
Eskolaren estrategiaren barruan gure jarduna ekologikoki ahalik eta jasangarriena izatea dago, bide horretan energia gastua murriztea eta kontsumitzen dugun beste energia elektriko sortzeko helmuga jarri dugu.
Energia fotovoltaikoan Armeria Eskola aitzindari izan zen. Duela 25 urte oraindik martxan dauden 2 instalazio fotovoltaiko jarri ziren, gero “impuesto al sol” delakoaren eraginez ezin izan zen gehiagorik jarri.
Duela 3 urte 33kWp-tako autokontsumo instalazio bat jarri zen martxan, beronen eraginkortasuna ikusirik, hau handitzea erabaki zen eta Gipuzkoako Foru aldundiaren jasangarritasunerako dirulaguntzez baliatuz egingo dugu obra.
Nahiz eta argindarra sortu, gogoratu energia garbiena kontsumitzen ez dena dela.


