
Atzerriko ikasleak Armeria Eskolan
Otsailaren 23an hasi eta martxoaren 6ra arte, Eslovakia, Alemania, Suitza eta Herbeheretako 19 ikasle izango dira Armeria Eskolan, bertako beste hainbat ikaslerekin batera, hiru modulu ezberdin lantzen.
Modulu hauetan jasangarritasuna eta hori ahalbidetzen duten teknologiak, elektrohigadura bidezko mekanizazioa eta Python lengoaia erabiliz roboten programazioa landuko dituzte.
Ongi etorriak izan daitezela, eta bi aste aberasgarri izan ditzatela programa honetan parte hartzen duten guztiek, etxeko zein kanpokoek!


