Armeria Eskolako ikasleen okupazio-tasa % 93koa da titulua lortu eta sei hilabetera
Lanbide Heziketa da enplegua lortzeko bide zuzen eta erakargarrienetako bat. Titulua lortu eta 6 hilabetera, Armeria Eskolako ikasleen okupazio-tasa % 93koa da 2024ko urtarrilean, aurreko ikasturtean baino % 3 handiagoa. Ehuneko horretan sartzen dira 2023ko ekainean erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan titulatu ziren 200 ikasle pasatxo.
Nabarmendu behar da erdi-maila bat amaitzen duten ikasleen % 75ek goi-mailako ziklo bat egiten jarraitzen dutela. Aldiz, goi-mailako zikloak amaitu eta espezializazio-ikastaroetan edo unibertsitatean matrikulatzen direnen kopurua askoz txikiagoa da, ikasle horien lehen aukera lan-merkatuan sartzea baita. Armeria Eskolaren kasuan % 92ko enplegagarritasunarekin.
Bestalde, oso datu garrantzitsua da lanean dauden ikasle gehienak, % 76ak, egindako azken ikasketei zuzenean lotutako lanpostuetan egiten duela lan, eta % 51k praktikak edo prestakuntza duala egin dituen enpresa berean sinatzen duela lan-kontratua.
Era berean, enplegagarritasuna % 20 handiagoa da ikasketak formatu dualean egiten direnean.