
Armeria Eskolak zilarrezko domina lortu du SpainSkills-en, Elektronikako espezialitatean
Otsailaren 24tik 28ra IFEMA Madrilen ospatu den Spain Skills lehiaketak 550 lehiakide baino gehiago bildu ditu 34 modalitatetan, eta 130 enpresa babesle baino gehiagoren laguntza izan du.
Armeria Eskolak ELEKTRONIKA espezializazioan EUSKO SKILLS lehiaketan irabazle izan ondoren, Euskadi ordezkatu du SPAIN SKILLS-etan eta emaitza ezin hobea lortu du. AIMAR EIZAGIRRE ikasleak IÑIGO MARKES irakaslearen tutoritzapean ZILARREZKO dominarekin bueltatu da, urrezkoa ere oso gertu izan ondoren. Zorionak!!!
Elektronikako espezialitatean, 6 probatan trebatu behar izan da Aimar, beste komunitate autonomo batzuetako 13 partaideren aurka lehiatuz.
Egindako lanari esker azpitxapeldun izendatu zuten larunbateko ekitaldian.🏆🔥
Euskal selekzioak emaitza bikainak lortu ditu urre 2, 6 zilar eta brontzezko domina bat eskuratuz.


