
Armeria Eskolak lau domina lortu ditu Lanbide Heziketako EuskoSkills 2025 lehiaketan
Euskal Lanbide Heziketak urtean zehar izan duen une garrantzitsuenetako bat bizi zen maiatzaren 13tik 15era izandako trebetasun tekniko eta profesionalen EuskoSkills 2025 txapelketan Irungo Ficoba azoka-barrutian. Ekitaldi honek Euskadiko Lanbide Heziketako ikasle trebatuenak biltzen ditu hainbat espezialitatetan lehiatu, eta hauen ezagutza eta trebetasunak proban jartzeko.
Eszenatoki zorrotz honetan, Eibarko Armeria Eskola inguruko lanbide heziketa zentro nabarienetako bat izan zen, guztira lau domina eskuratuz: bi urre, zilarrezko bat eta brontzezko bat, berriz ere euskal lanbide heziketaren punta-puntako ikastetxe bat dela erakutsiz.
Txapeldunak Elektronika eta Robotika Industrialean
Urreak bi talderen eskutik iritsi ziren. Elektronikako espezialitatean Mantentze-lan Elektroniko zikloko Aimar Eizagirre eta Jon Vidaurre ikasleak txapeldun izan ziren, teknikoki duten ahalmena eta denbora errealean arazo konplexuak konpontzeko duten gaitasuna erakutsiz garaipena lortzeko gai izan ziren.
Bestalde, Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Bastian Pinto eta Endika Carmonak Robotika Industrialeko espezialitatean urrezko domina lortu zuten. Hauen garaipenak Armeria Eskola lehen mailako ikastetxe bat bezala kokatzen du automatizazio, digitalizazio eta robotika moduko arlo industrialetan, teknologia berrietara egokitzeko eta hauek hezkuntzan txertatzeko ahalmena erakutsiz.
Zilarra Kontrol Industrialean eta brontzea CNC Fresaketan
Podioa baita ere zilarrez tindatu zuten Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Txomin Madarieta eta Iker Vieco ikasleek, Kontrol Industriala espezialitatean bigarren postua eskuratuz. Sistema automatizatuak zehaztasunez eta segurtasunez integratzeko ahalmenak epaimahaiaren errekonozimendua lortu zuen.
Azken domina Mubashar Qamar Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan goi-mailako zikloko ikasleak irabazi zuen CNC Fresaketa espezialitateko konpetentzian. Kontrol numerikoko makinekin duen abileziak Euskal Herriko ikasle trebatuenen artean kokatzea ahalbidetu zion.
Dominetatik baino haratago doan esfortzua eta etorkizuna duen lanbide heziketa
Armeria Eskolak zazpi espezialitatetan parte hartu eta horietatik lauretan dominak lortu ditu. Domian beti gustoko izan arren, parte hartzaile guztiek eraman dute esperientzia eta ikaskuntza ederra. Udan Lejarazu, Eber Nicolas, Jon Pernicas eta Roberto Carlos Martin Balosu ikasleak ere nahiz eta podium-ik lortu ez esfortzu eta lan handia egin zuten Armeria Eskola ordezkatzen beraien kategoriatan.
Armeria Eskolak EuskoSkills 2025ean izandako emaitzak irakaskuntza proiektu solido baten emaitzak dira. Berrikuntza, lehen mailako prestakuntza eta ikaslegoaren garapen integral batengatik apostu egiten duen proiektu baten emaitzak. Sarietatik baino haratago, egindako bidea da ospatzen dena: Praktika orduak, irakasleen dedikazioa eta ikaslegoaren etorkizunarekiko konpromiso sendoa oinarri hartuz.
Lau domina, epaimahiaren eta bertaratu ziren profesionalen errekonozimenduarekin, Armeria Eskolak Euskal lanbide heziketan duen lidergoa berretsi zuen, ikasleak lanerako prestatzeaz gain, etorkizuna lideratu eta eraikitzeko ahalmena izango duten pertsonak garatuz.
Eskerrik asko Eusko Skills-etan parte hartu duzuen Armeria Eskolako ikasle guztioi!! Baita bidelagun izan zareten Armeria Eskolako irakasleoi ere!!