
Armeria Eskola Learning Factory proiektua abian da
Smart Collaborative Learning Factory proiektuaren garapenarekin jarraitzen dugu Armeria Eskolan 2. ikasturtez. Lanbide Heziketan garatzen ari garen proiektu berritzaile hau fabrika baten ikuspegi, funtzionamendu eta antolaketan oinarritzen da. Eszenatoki hau ikaskuntza prozesuan txertatuz ziklo ezberdinetako ikasleek industriako prozesu eta teknologiak erabiliz elkarlanean jardungo dira.
2025-2026 ikasturte honetan goi-mailako 4 ziklo -Mekatronika Industriala, Diseinua Fabrikazio Mekanikoan, Automatizazioa eta Robotika Industriala eta Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan- eta 2 espezializazio -Elkarlan Robotika eta Industria-Mantentzearen Digitalizazioa- arituko dira elkarrekin lanean muntaketa linea automatizatu baten diseinu, garapen eta martxa-jartze prozesuetan.
Linea automatizatuaren muntaketa eta funtzionamendu egokia lortzea helburu garrantzitsua izanik ere, aurtengoan ziklo eta espezializazio ezberdinen arteko elkarlan koordinatua, talde-lana eta diziplina anitzeko harremanetan trebatzea izango da fokuetako bat.
Learning Factorya ikaskuntza prozesuan txertatzea Armeria Eskolaren helburu nagusienetariko bat da. Gure ikasleak enpresa arloan izango dituzten erronkei aurre egiteko konpetentzia tekniko zein zeharkakoak garatzeko Learning Factoryaren testuingurua ezin hobea dela deritzogu.
Pasa den urtean egin genuen pilotuaren aurkezpenak: