
Armeria Eskola Learning Factory aurkezpena
Ikasle eta irakasle guztiok gonbidatuta zaudete Otsailaren 11n Armeria Eskolan ospatuko dugun AELF (Armeria Eskola Learning Factory) erronkaren aurkezpenera.
Ikas-fabrika honetan, ikasleek lantoki digital eta konektatu bat jarri dute martxan, Industria 5.0ko teknologiak eta balioak aplikatuz. Besteak beste, teknologia robotiko eta adimendunak, errealitate areagotua, zibersegurtasuna, biki digitala eta datuen kultura landu dituzte.
Aurkezpenaren data: otsailak 11
Lekua: Armeria Eskola, 304. gela
Ordutegia: 9:30–11:00
Animatu eta hurbildu ikasfabrika hau gertutik ezagutzera!


